Pixkanaka badoaz Hernani Club Rugby Elkarteko taldeak 2022-2023 denboraldia estreinatzen, eta larunbat honetan harrobiko M16 eta M18 taldeek hasiko dute Euskal Ligako txapelketa. Bi taldeek izango dute Gaztedi Rugby Taldea aurkari eta Landaren bertan jokatuko dute hasierako partida. Gazteenek goizeko 10:30etan egingo dute estreinaldia eta M18koek, eguerdiko 12:00etan.
M18 taldea gainera, aurreko denboraldiko Euskal Ligako txapelduna da eta garaipen hori mantentzen saiatuko da larunbatetik aurrera. Hona hemen bi taldeen denboraldi osoko egutegiak: