KIROL PROIEKTUA

Landaren euskararen erabilera sustatzeko ZORTZIKO HANDIAN

1.  IZAN EREDU
jendarteak ereduak kopiatzen dituzte. Beraz, eredu izan behar dugu .

2.  LANDARE EUSKARA ERABILTZEKO GUNEA
Landare gune nahiko egokia da euskara erabiltzeko, baldintza egokiak ditu: ezagutza altua eta jarrera nahiko baikorra du jendeak.

3.  ERABILI EDO SAIATU
Nork bere gaitasunaren arabera erabil dezake euskara. Ulertzen duenak besteoi euskaraz egitea oztopatu gabe, zerbait dakienak euskaraz erantzun errazak emanez…

4.  LEHEN HITZA EUSKARAZ
Egunon! Agur! Zer moduz! batekin hasteak euskaldun bezala identifikatzen zaitu eta gure lehen irudia da garrantzitsuena.

5.  GUZTION ESKU
Hizkuntzaren erabilera ekintza kolektiboa da beti. Adostasunera irits gaitezke gure solaskideekin.

6.  JOERA ALDATU
Hauts ditzagun egoera hauek: 4 euskaldun+ erdaldun bat= gaztelaniaz. Edo are larriagoa dena 4 euskaldun= gaztelaniaz.

7.  GOGOZ EKIN BIDEARI
Motibazioak, ezagutzak eta erabilerak elkar elikatzen dute. Euskara erabiltzen den lekuan ezagutza handitzen da eta ez dakitenek ikasteko motibazioa handitzen da. Baikortasuna, berriz, motorra da.

8.  URRATSEZ URRATS
Bakoitzak bere egoera eta beharren arabera ikas dezake euskara. Ez dakiena ikasten has daiteke, gutxi dakienak erabilera eta ezagutza hobetu ditzake eta dakienak besteei lagundu diezaieke erabileran.