Estatuko txapelketara joan aurretik jaso du HERNATSS taldeak Euskal Ligako txapeldunaren garaikurra
Hernani Club Rugby Elkarteko gazteek Euskal Ligako fase erregularreko kopa jaso zuten pasaden larunbatean Elorrion. M18 taldeak partidarik galdu gabe amaitu du liga eta orain, larunbatean eta igandean, estatuko talde onenekin ariko da lehian Valladoliden. Ligako fase erregularrean trikoloreek 14 partidetan 108 entsegu lortu dituzte 69 puntu pilatuz guztira. Hona hemen sailkapena:

Etxeko lanak ondo baina hobeto egin ondoren, estatuko txapelke jokatuko dute M18koek hurrengo apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, Valladolideko Pepe Rojo zelaietan. 2022ko edizio honetan, CR Sant Cugat, CR Malaga eta CRC Pozuelo izango dira hernaniarren lehen aurkariak.