Liga hasiera borobila Landaren

2022, Oct 12

2022-2023 denboraldia bikain hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak emaitza eta joko sendoarekin Valtecsa Uni Bilbao 38-7 etxean garaituz.

Hernani Club Rugby Elkarteak garaipenarekin ekin dio denboraldi berriari Landare-Tokira gerturatutako zaletuen aurrean. Horrela, denboraldiko lehen bost puntuak eskuratu zituen Valtecsa Universitario Bilbao taldearen aurka. Partida gogorra bezain interesgarria ikusi zen era guztietako jokaldiekin. Hala ere, Hernaniko gazteek abiadura gehiago eman zioten partidari lehen zatiaren bigarren erdian markagailuan tartea irekitzeko. Hurrengo partida Oviedon izango du taldeak.

Hilabete askoren atsedenaren ondoren, partida handia ikusi zen pasaden igandean Landare-Tokiko berdegunean. Lehen minutuak oso gogorrak izan ziren, talde bakoitzak entsegu bat egin bitartean. Einar Arratibel izan zen 2022-2023 denboraldiko lehen marka egin zuen jokalaria. Ondoren, pixkanaka Hernanik baloiaren jabetza izan zuen eta joko azkarrarekin aldea ireki zuen bizkaitarren defentsan.

Bigarren zatian indarrak parekatu ziren Universitario Bilbao Rugbyren lehen 20 minutu handi ikusi ondoren. Azkenean eta ohi bezala, Hernaniarrak fisikoki hobeto iritsi ziren azken minutuetara eta Eibarretik etorritako Jokin Garciaren entsegu batekin amaitu zen partida. Orain, Oviedora bidaia izango du taldeak, datorren igandean hilak 16 Real Oviedoren aurka indarrak neurtzeko eguerdiko 12:30etatik aurrera.

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 12): Einar Arratibelen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

7-7 (Min 21): Leandro Daniel Bueraren entsegua eta Santiago Ignacio Mansillaren jaurtiketa (Valtecsa UBR)

12-7 (Min 6): Jon Ander Zapiainen entsegua (Hernani CRE)

19-7 (Min 39): Jokin Olearen entsegua entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

26-7 (Min 49): Jose Luciano Abeciaren entsegua entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

31-7 (Min 70): Mikel Imazen entsegua (Hernani CRE)

38-7 (Min 74): Jokin Garciaren entsegua eta Beñat Arizetaren (Hernani CRE)

AMAIERA: 38-7

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...