HCRE errugbi eskola ostiraletik martxan

Aurreko astean indarrean sartu ziren osasun neurrien ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteko errugbi eskolan martxan jartzeko aukera izango du. Lehen kontaktu bezala, klubeko kirol zuzendaritzak ostirala honetan hasteko data jarri du, hilak 22. Hona hemen eskolako maila baikoitzeko ordutegi eta entrenatzaile zerrenda:

 

M14 – Ostirala, urtarrilak 22, arratsaldeko 18:00etan.

Entrenatzaileak: Agirrezabala, Pello Perez eta Xabi Lukas.

 

M12 – Ostirala, urtarrilak 22, arratsaldeko 17:30etan.

Entrenatzaileak: Beñat Iñigo eta Xabier A.

 

M10 – Ostirala, urtarrilak 22, arratsaldeko 18:00etan.

Entrenatzaileak: Matius eta Gutierrez.