Ezin Gernikarekin

2021, Ene 25

  • Hernani Club Rugby Elkarteak lehen porrota jaso zuen Bizkaia Gernika handi baten aurka. Polidoriren taldea baja askorekin zelairatu zen Landaren eta gazteek aurpegia bikain eman zuten partida osoan.

 

Lehen itzuliko azken jardunaldiekin batera jaso du Hernani CREak 2020-2021 denboraldiko lehen porrota. Lidertzan jarri den Bizkaia Gernikak talde oso sendoa erakutsi zuen larunbatean Landaren eta 12 eta 28ko emaitzarekin garaipenarekin itzuli ziren Bizkaiara. Jakina zen Hernanik baja askorekin ekingo ziola norgehiagokari baina gipuzkoarrek beti erakusten duten indarra eta lanerako gogoarekin zelairatu ziren 80.minutura arte borrokatzeko. Hori horrela, Jose Luciano Abeciaren eskutik partidaren azken minutuan lortu zuen Hernanik etxekoen bigarren entsegua.

 

Orain arteko partidetan Hernani izan da partidetako lehen minutuetan aurreratzen lehena baina aurreneko minutua bete gabe zela, eta zigor kolpe bati esker, 0 eta 3 aurreratu ziren Gernikarrak. Horrekin batera lehen minutuetan, beste bi zigor kolpe gehiago izan zituzten makilen artean pasaz. Momentu horretan hasi ziren trikoloreak partidan sartzen. Baloiaren jabe nagusirik gabe, jokoan sartzea lortu zuten Polidorirenek. Hala ere, lehen zatia amaitzeko zela beste kolpe gogor bat jasan zuten. Ostikada luze baten eta korrikaldi luze baten ondoren, Gernikarrek baloia marrazgain uztea lortu zuten 0 eta 16 aldageletara joateko.

 

Markagailua lagun ez bazen ere, bigarren zatian lanean jarraitu zuten etxekoek. Horrela, alboko sake baten ondoren Iker Carbajoren mugimendu bikain batek aurkariak gainditu eta entsegu eder bat lortzea ekarri zuen. Hurrengo minutuetan partida orekatu zen bi taldeek entsegu bat gehiago lortuz.

 

Orain arteko baja garrantzitsuei Eneko Garciarena eta Ekain Pererarena gehitu behar zaizkie. Bigarrena, ohatilean atera behar izan zuten Landaretik buruan kolpe gogorra jaso ondoren zelaian sartu eta lehen minutuan. Biak, aste honetako partidarako baja izango dira.

 

Albisteak albiste, errugbia bueltan izango da Landaren larunbat honetan. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta 10. jardunaldiko partidan beste talde euskaldun bat izango du aurkari Hernanik. Denboraldi ederra egitetik datorren Donostiako AVK Bera Bera zehazki.

 

 

 

 

MARKAGAILUA:

0-3 (Min 1): Siyabonga Masukuren zigor kolpea (Bizkaia Gernika RT)

0-6 (Min 7): Siyabonga Masukuren zigor kolpea (Bizkaia Gernika RT)

0-9 (Min 11): Siyabonga Masukuren zigor kolpea (Bizkaia Gernika RT)

0-16 (Min 39): Fagu Malloyren entsegua eta Siyabonga Masukuren jaurtiketa (Bizkaia Gernika RT)

ATSEDENALDIA

7-16 (Min 55): Iker Carbajoren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

7-23 (Min 65): Estanislao Renthelen entsegua eta jaurtiketa (Bizkaia Gernika RT)

7-28 (Min 77): Eneko Gorostizaren entsegua (Bizkaia Gernika RT)

12-28 (Min 80): Jose Luciano Abeciaren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 12-28

 

SAILKAPENA

 

 

9. jardunaldiko laburpen bideoa.

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...