Ohorezko Mailako partidan etxeko taldeak 24-27 galdu zuen U.E. Santboianaren aurka. Defenstsako bonusa lortu zuten hernaniarrek
Beste behin Hernani Club Rugby Elkarteak argi utzi zuen Landareko zelaian indar guztia utziko dituela partida guztietan, neurketa guztiak azken minutura arte borrokatuz. Aurreko igandean U.E. Santboiana handi bati aurpegia erakutsi zion eta baita ia garaipena eskuratu ere. Azken partidako jokoa erabat ahaztuta, bikain eutsi zioten hernaniarrek hasiera onari. Gainera, Manuren kolpe batek aurretik jarri zituen etxekoak, 3-0.
Lehen zatian gainera, joko erakusgarri bezain bizia egin zuen taldeak. Baloia erraz mugituz abiadura handia erakutsi zuten Polidoriren gizonek. Horrekin batera, 13 eta 10eko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira. Azpimarratu behar dugu, Peru Ormazabal gazteak hasieratik jokatu zuen lehen partidan entsegua egitea lortu zuela 27. minutuan. Alde txarra berriz, partida amaitzeko 10 minutu falta zirela, kolpe gogorra jaso eta partida utzi behar izan zuela.
Bigarren zatian, joko azkarra eta dinamikoarekin jarraitu zuten baina kataluniarrek bi entsegu lortuz, aurretik jartzea lortu zuten. Hala ere, Loketi Manuk sartutako zigor kolpeei esker, gipuzkoarrak uneoro markagailuan oso gertu egon ziren. Azkenean, 80 minutuak beteta 24 eta 27ko emaitzarekin amaitu zen 16. jardunaldiko partida. Defentsako bonusarekin, Hernani CREk puntu bat lortu zuen.


Markagailua:
3-0 (Min 5): Loketi Manuren zigor kolpea (Hernani CRE)
3-3 (Min 14): Bentleyren zigor kolpea (U.E. Santboiana)
3-10 (Min 24): Ramiroren entsegua eta Bentleyren transformazioa (U.E. Santboiana)
10-10 (Min 27): Peru Ormazabalen entsegua eta Manuren transformazioa (Hernani CRE)
13-10 (Min 34): Loketi Manuren zigor kolpea (Hernani CRE)
ATSEDENALDIA
13-17 (Min 43): Millanen entsegua eta Bentleyre transformazioa (U.E. Santboiana)
16-17 (Min 54): Loketi Manuren zigor kolpea (Hernani CRE)
16-20 (Min 58): Bentleyren zigor kolpea (U.E. Santboiana)
19-20 (Min 64): Loketi Manuren zigor kolpea (Hernani CRE)
19-27 (Min 68): Ramiroren entsegua eta Bentleyren transformazioa (U.E. Santboiana)
24-27 (Min 78): Xabat Erroizenearen entsegua (Hernani CRE)
AMAIERA: 24-27