Urtea primeran amaituta

3-52ko emaitzarekin Zarautz KEari gailendu ondoren, Hernanik lidergoan amaituko du urtea 30 punturekin. Urtarril gogorra espero da partida erabakiorrekin

 

Hernani Club Rugby Elkarteak seigarren garaipena eskuratu du Zarautz Kirol Elkarteari 3 eta 52ko ematzarekin menderatu eta gero. Lehen zati gogorra ikusi zen Astiko zelaian baina Polidoriren mutilak gehiago izan ziren bigarrenean. Hori horrela, 30 punturekin lidertzan hasiko du Hernanik 2021 urtea puntu batera duelarik Bizkaia Gernika RT. 3 asteko atsedenaren ostean, urtarrilaren 10eko asteburuan bueltatuko da txapelketa Uribealdearen aurkako partidarekin.

 

Partidaren lehen berrogei minutuak oso gogorrak izan ziren. 12. minutuan iritsi zen trikoloreen lehen entsegua Santi Muñozen eskutik. Hala ere, hurrengo minutuetan jokoa kontrolatzea kosta zitzaien bisitariei normalean egin ohi ez dituzten akatsak egiten. Bitartean, Zarautzek bi zigor golpe izan zituen naiz eta Carlos Estadrak bakarra pasatzea lortu zuen.

 

Aldageletatik pasa ondoren, Hernaniarrak idea garbiaekin zelairatu ziren eta joko ikusgarriago bat ikusteko aukera izan zen. Baloia azkarrago mugitzen hasi ziren eta horrek zuloak ireki zituen. Erdilarien lan apartak 60. minututik aurrera entsegu andana gauzatzea ekarri zuen. Aipatu beharra dago, Aimar Gorrotxategi gazteak aurreko astean egin zuela debuta lehen taldearekin eta asta honetan, hasieratik jokatzeko aukera izan zuela azpimarratzeko lana eginez.

 

Partidaren azken minutuan Mattin Colladok lortutako entseguarekin, 3 eta 52ko emaitza utzi zuen Astiko zelaian jokatutako partidak. Esan bezala, 3 asteko atsedena etorriko da orain lehen fase honen bigarren zatia jokatu aurretik.

 

HURRENGO PARTIDA:

  • Hernani CRE vs Uribealdea RKE – Urtarrilak 9, Landare (Hernani)
  • Belenos RC vs Hernani CRE – Urtarrilak 17, Aviles (Asturias)
  • Hernani CRE vs Bizkaia Gernika RT – Urtarrilak 24, Landare (Hernani)
  • Hernani CRE vs AVK Bera Bera – Urtarrilak 30, Landare (Hernani)
  • Ourense RC vs Hernani CRE – Otsailak 21, Ourense (Galizia)

 

 

 

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 12): Santi Muñozen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

3-7 (Min 22): Carlos Estradaren zigor kolpea (Zarautz KE)

ATSEDENALDIA

3-12 (Min 44): Beñat Aricetaren entsegua (Hernani CRE)

3-19 (Min 57): Xabier Garmendiaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

3-26 (Min 63): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

3-31 (Min 66): Mikel Perezen entsegua (Hernani CRE)

3-38 (Min 70): Beñat Aricetaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE

3-45 (Min 75): Oier Laskurainen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

3-52 (Min 80): Mattin Colladoren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 03-52

 

SAILKAPENA