Aurten ere, Urbil, Hernani Club Rugby Elkartearekin

Aurten ere, Urbil, Hernani Club Rugby Elkartearekin, kirolarekin duen konpromisoaren barruan

 

  • Merkataritza-guneak Hernani Club Rugby Elkartearekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du aurten ere, #UrbilKonpromisoa proiektuaren barruan.

  • Urbilek eta Hernani Club Rugby Elkarteak 2021erako adostutako hitzarmenaren barruan egingo diren ekintzak zehaztu dituzte.

 

Urbilek eta Hernani Club Rugby Elkarteak, Estatuko errugbian erreferente den klubetako batek, bertako errugbiaren irudia sustatzeko akordioa sinatu dute.

 

Gres Nederland Coöperatief U.A.-ek kudeatutako eta Ireef-Urbil Propco S.L.U.-ren propietatea den, Urbil Merkataritza-guneak, kirolarekin duen konpromisoa indartzen du horrela, bere erantzukizun sozial korporatiboaren baitan dagoen #UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan, zeinean, gizarteratzea, kultura, Euskera eta ingurumena bezalako eremuekin ere jarduten duen.

 

Elkarlanean jarraitzeko aukerarekin: “Hernaniko herria Urbiletik oso gertu dago, eta gure bisitari asko handik datoz. Gure ingurunearekin konpromisoa hartzeko ekimen hau berritzea gustatuko zaizuela espero dugu”.

 

Bestalde, Hernani Rugby Elkarteak, 2020 urtetik Joseba Gurutz Elosegi Estebez buru duela, eskerrak eman dizkio Urbili bere kirolarekin, errugbiarekin eta gazteekin lan egiteko proiektuaren garapenean laguntzeagatik.