18-16 urtez azpikoen ligak asteburuan hasiko dira

Egun batzuk daramatza Hernanik gune berdean eta neurri berriekin batera, 16 eta 18 urtez azpikoen liga txapelketak asteburuan hasiko direla baieztatu dezakegu. Gazteak, zenbait aldiz hasi eta eten egin behar izan dituzte beren entrenamenduak egungo egoera dela eta, baina aste honetan, entrenamenduez gain, lehia hasiko dute. 

 

Hernani CRE/Atletico SS taldeak zehazki, Iruña Rugby Club taldea jasoko du Landaren, bai 16 urtez azpiko taldean eta bai 18 urtez azpiko taldean ere. Guztira, 10 taldek hartuko dute parte Euskal Ligan hurrengo hilabeteetan, eta Donostiako Atletico San Sebastián taldearekin dugun akordioa tarteko, gazteen bi taldeek Hernani CRE/Atletico SS izena izango dute.

 

Honela geratzen da ligako lehen jardunaldia, goiko taulan 18 urtez azpikoen jardunaldia dago. Behekoan berriz, 16 urtez azpikoena:

 

  • M16 – Hernani CRE/Atletico SS  vs Iruña Rugby Club – Landare – Otsailak 20 – 11:00
  • M18 – Hernani CRE/Atletico SS  vs Iruña Rugby Club – Landare – Otsailak 20 – 12:30