Senior taldeak Landaren

2021, Mar 25

Hilabeteko azken asteburuan Hernani Club Rugby Elkarteko senior lehen taldeek Landareko zelaian jokatuko dituzte liga partidak. Hasteko, emakumeen taldeak larunbatean jokatuko du errugbi XIIko partida Domiberia RC Rioja taldearen aurka eguerdiko 12:00etan. Bi garaipen lortzetik datoz hernaniarrak eta joko bolada onari jarraipena eman nahi diote etxean. Errioxarrek lehen partida izango dute eta abantaila hori ere aldeko izango dute hirugarren garaipena eskuratzeko. Lehen jardunaldiko partida bezala, zuzenean ikusteko aukera izango da gure YouTubeko katean.

 

Bestetik, Ohorezko B Mailan dagoen lehen taldeak igandean Gaztedi RT hartuko du Landaren ordu berdinean. Gasteiztarrak izugarrizko bigarren itzulia egiten ari dira eta joaneko partida baina orekatuagoa espero da hasiera batean. Momentu honetan, hirugarren dira sailkapenean eta PlayOffetan sartzeko indarrarekin zelairatuko dira arabarrak.

 

Hernani bere aldetik, lan saio onak egitetik dator eta garrantzitsuena, partida handi bat egitetik datozela Polidoriren mutilak. Liderra estuasun handietan sartu ondoren, fase erregularra garaipenekin amaitu nahi dute. Bi partida falta dira eta ateak itxita badira ere, biak Landaren jokatuko dituzte trikoloreek. Zaleen berotasun hori nabari da zelaian eta bi partidetan horietan orain arteko maila altua igotzeko asmotan datoz gazteak.

 

Emakumeen partida bezala, HERNANIRUGBY.EUS/ZUZENEAN edota gure YouTubeko katean jarraitzeko aukera egondo da, biak eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bestetik, HCRE harrobiak igandean jokatuko du Donostiako Kote-Olaizola miniestadioan Gaztedi RT taldearen aurka. 16 urtez azpikoak goizeko 10:30etan izango dute lehia eta 18 urtez azpikoek berriz, lehen taldearen ordu berdinean jokatuko dute, 12:00etan.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...