Bost puntu azken txanpari ekiteko

2021, Mar 28

  • Erasoko bonusa eskuratuta, Hernani CREak igoerako PlayOffetarako txartela eskuratu du

 

Ligako hamabosgarren jardunaldian ere garaipena eskuratu du Hernani Club Rugby Elkarteak Gaztediren aurkako partidan. Bost puntu eskuratura, talde gipuzkoarrak bigarren postua ziurtatu du Ohorezko B Mailako A taldean eta horrekin batera datorren apirilaren 25ean izango diren PlayOffetako lehen jardunaldian egoteko txartela.

 

Partida hasiera oso bizia izan zen. Bi taldeek egindako akatsak baliatuta, lehen entseguak iritsi ziren. Xabier Garmendia «Xabok» entsegu marra inguruan baloia lapurtu eta lehen puntuak iritsi ziren markagailura. Ondoren, trikoloreen akats batek ekarri zituen arabarren lehen puntuak. 

 

Bigarren zatian, indarrak berdindu ziren eta partidaren erritmoa gelditu egin zen. Hasierako minutuetako aldaketek gainontzeko jokalariei aukera eman zien minutuak izateko. Aipatu beharra dago, 70. minutu inguruan bikain ateratako eskasean, Beñat Iradi hernaniarrak bikain hartu zuela baloia eta bi aurkariren aurka talka eginez eguerdiko azken entsegua lortu zuela, Hernaniren bosgarrena hain zuzen. 

 

80 minutuak amaituta, 33 eta 23ko aldeko emaitza lortu zuen gipuzkoako taldeak denboraldiko hamairugarren garaipena eskuratzeko. Hurrengo partida eta fase erregularreko azkena, Landaren izango da apirilaren 10ean. Aurkaria Ourenseko taldea izango da eta larunbata izango bada ere, arratsaldeko 18:00etan izango da partida, orain arteko ezhoiko orduan.

 

Bien bitartean, jardunaldi borobila itxi du talde gipuzkoarrak gainontzeko partidetan ere garaipena eskuratuta. Hona hemen Heranani Club Rugby Elkarteak lortutako beste amaitzak:

 

Emakumeen taldea:  Hernani CRE 34 – 00 RC Rioja

M16:                          Hernani CRE 31 – 22 Gaztedi RT

M18:                          Hernani CRE 64 – 00 Gaztedi RT

 

 

MARKAGAILUA:

5-0 (Min 9): Xabier Garmendiaren entsegua entsegua (Hernani CRE)

5-7 (Min 16): Gaztediren zigor entsegua (Gaztedi RT)

5-10 (Min 23): Winrey Duwayne Stoffelsen zigor kolpea (Gaztedi RT)

12-10 (Min 26): Iker Carbajoren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

19-10 (Min 31): Mikel Bidegarairen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

19-13 (Min 40): Winrey Duwayne Stoffelsen zigor kolpea (Gaztedi RT)

ATSEDENALDIA

19-20(Min 41): Lohan Potgieterren entsegua eta Stoffelsen jaurtiketa (Bizkaia Gernika RT)

26-20 (Min 46): Mikel Bidegarairen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

26-23 (Min 60): Winrey Duwayne Stoffelsen zigor kolpea (Gaztedi RT)

33-23 (Min 69): Beñat Iradiren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 33-23

 

SAILKAPENA

 

 

15. jardunaldiko laburpen bideoa.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...