Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

2023, Nov 5

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA

Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby Elkartea garaipenak pilatzen jarraitzen du orain arteko partida guztietan garaipena eskuratuz. Jardunaldi honetan, Donostiako AVK Bera Bera RT taldea 38-3 garaitu du lokatzez betetako Landare-Toki zelaian. Gainera, atsedenaldiko jardunaldia fase hasieran izan ondoren trikoloreak lehen aldiz liderrak dira Ohorezko B Mailako A multzoan.

Hurrengo asteburuan ez da partidarik izando eta azaroaren 18an arratsaldeko 16:00etatik aurrera Gernikaren aurka izango dute hurrengo erronka, partida erabakiorra hurrengo fasera sailkatzeko helburua bete ahal izateko. Ez da batere erronka erraza izango, denboraldi honetan A multzoa inoiz baino berdinduago dago eta lidertza mantentzeko partida handia egin beharko da Urbietan. Ondoren, astebete beranduago beste aurkari zuzen baten bisita izango dugu Landaren, Zarautz RT. Hona hemen azken partida honetako markagailua:

Markagailua:

0-3. Min 24. Ander Irazustabarrenaren zigor kolpea (AVK Bera Bera RT).

7-3. Min 28. Jokin Olearen entsegua eta Gaizka Arrizabalagaren jaurtiketa (Hernani CRE).

14-3. Min 34. Jokin Olearen entsegua eta Gaizka Arrizabalagaren jaurtiketa (Hernani CRE).

19-3. Min 34. Aimar Gorrotxategiren entsegua (Hernani CRE).

Atsedenaldia (19-3).

24-3. Min 54. Einar Arratibelen entsegua (Hernani CRE).

31-3. Min 65. Anartz Elosegiren entsegua eta Jokin Olearen jaurtiketa (Hernani CRE).

38-3. Min 70. Unax Zuriarrainen entsegua eta Jokin Olearen jaurtiketa (Hernani CRE).

Amaiera (38-3)

Sailkapena:

Partidaren amaieran, Peru Burugain Ziaurriz jokalari gaztea bozkatu zuten partidako jokalari onena bezala MVP Pineda Harategia sarian. Joxe Gurutz Elosegi Lehendakariak entregatu zion Pineda Harategiko lagunen saria.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...