600 abonatu baietz!

2023, Nov 2

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi duzue Klubarekiko daukazuen fideltasuna eta konpromezua klubarekiko.

Bizi dugun kirol eta giza egoera zaila izan arren, 500 abonatu inguru izateak emaitza bikainatzat baloratzea deritzogu. Dena den, ez dugu horretan gelditu behar eta zuen inguruan beste azken bultzadatxo bat ematea eskatzen dizuegu 600 abonatuko marka gainditzeko.

Antolakuntzari dagokionez, Balantxa lokalaren zerbitzu eskeintzeko moldatze fasean gaude. Asmoa bertan nagusiki HCRE denda izatea da baina hori finkatu bitartean abonatuak berritzeko edo egindakoak jasotzeko Landareko bulegoan edo partida egunetan zelai sarreran gauzatu daiteke.

Besterik gabe, jaso HCREko Zuzendaritza honen besarkada ederrena eta ziur taldeak eman duen hasiera bikain honekin gure helburu nagusia eskuratuko dugula, hala nola minimoki lehen fase honen amaieran elite faserako sailkapena lortzea.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...