Inklusio Bultzada aurkeztuta, Leidor betetzera

2023, Oct 25

Hurrengo igandean ospatuko den Inklusio Bultzada bertso jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu da Tolosako Leidor aretoan. Antolakuntza, bertsolariak eta jaialdiko dinamika azalduta, aretoa betetzea besterik ez da falta inklusioari bultzada emateko.

Hernani Club Rugby Elkarteak hilabeteak daramatza hurrengo igandean hilak 29 egingo den bertso jaialdia antolatzen, talde barneratzailearen barruan duen eginkizun sozialaren baitan. Hori plazara eramaten hasteko, antolatzaileek Leidor aretoan bertan egin dute aurkezpena. Hitzaldian, Andoni Lizeaga HCREko talde barneratzaileko arduraduna eta Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Agin Laburu bertsolarien antolakuntzaren arduradunak saioaren nondik norakoak azaldu dituzte. Hona hemen bideoa:

Igandeko bertso jaialdiak, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Jexus Mari Irazu eta Joanes Ilarregi bertsolariak parte hartuko dute. Agin Laburuk azaldu bezala, bertso jaialdia inklusibotasunean oinarrituko da, eta gaiak prestatzeko emanaldia aurrera eramaten lagundu diguten elkarteen esperientzia kontuan hartu da.

Jaialdirako lau egunen faltan, oraindik ere sarrerak eros daitezke hurrengo webgunean:

https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/29102023BULT@Janto_KB/LE

Prentsaurreko honen aurretik, prentsako lagunei ere eskerrak eman nahi dizkio antolakuntzak hedabide asko izan baitira jaialdi hau aurrera ateratzeko lau haizeetara albistea zabaldu dutenak. Hona hemen zenbait argitalpen:

URUMEAKO KRONIKA

https://kronika.eus/hernani/1697300988909-inklusioari-bultzada-emateko-bertso-jaialdia-antolatu-du-hernani-errugbi-taldeak-tolosan

TOLOSALDEKO ATARIA

https://ataria.eus/tolosa/1698134062844-inklusio-bultzada-bertso-jaialdia-igandean

HITZETIK HORTZERA (2023ko urriaren 10eko saioa, 52:17 minututik aurrera)

https://www.eitb.eus/eu/nahieran/hitzetik-hortzera/hitzetik-hortzera-2023-2024/osoa/8794/223863/?utm_source=botonmovil&utm_medium=whatsapp&utm_campaign=whatsapp

EL DIARIO VASCO

https://www.diariovasco.com/deportes/mas-deportes/rugby-bertsos-unidos-mano-domingo-cine-leidor-20231012080002-nt.html

ANTXETA IRRARIA

https://archive.org/details/elk-inklusio-bertso-jaialdia-hernani-231018

CADENA SER

https://cadenaser.com/audio/1698236035826/

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...