Bost puntu bolada onarekin jarraitzeko

2023, Oct 22

Landare-Tokin jokatutako bigarren partidan ere garaipena lortu du Hernanik Uribealdearen aurkako partidan.

Lehen bi garaipenen eta astebeteko atsedenaldiaren ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak garaipenaren bidetik jarraitu du Uribealdea RKE talde bizkaitarra 33 eta 6 garaitu ondoren. Lehen zatian partidari abiadura ematea kosta zen baina atsedenaldiaren ondoren etorri ziren jokaldi onenak. Trikoloreek guztira bost entsegu lortu zituzten eta hiruko aldea eskuratuta erasoko puntua gehitu zuten sailkapen nagusira.

Bosgarren jardunaldian Iruñeako La Unica taldeari egingo diote bisita, hain zuzen hurrengo larunbatean hilak 28 arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Markagailua:

0-3. Min 11. Lukas Agueroren zigor kolpea (Uribealdea RKE).

7-3. Min 14. Iker Carbajoren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE).

7-6. Min 18. Lukas Agueroren zigor kolpea (Uribealdea RKE).

Atsedenaldia (9-17).

14-6. Min 44. Jokin Olearen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE).

21-6. Min 47. Aimar Gorrotxategiren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE).

26-6. Min 54. Xabi Lukasen entsegua (Hernani CRE).

33-6. Min 78. Jon Ander Zapiainen entsegua eta Gaizka Arrizabalagaren jaurtiketa (Hernani CRE).

Amaiera (33-6)

2023/10/22 Hernani CRE vs Uribealdea | Ohorezko B Maila, Landare-Toki

Sailkapena:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...