Hasi berri den denboraldian ere, Hernaniko Akarregi Industrialdeko 27 zenbakian kokatuta dagoen Neumaticos Uria enpresaren laguntza izango dugu. Dagoeneko badira urte batzuk Uriak kluba babesten duela eta denboraldi zail honetan bereziki eskerrak eman nahi dizkio klub osoak.
2023-2024 denboraldian, Uriaren irudia Lehen taldeko galtzen atzealdean eta Landareko zelai nagusian ikusteko aukera izango da eta gainera, talde barneratzaileko babesle nagusia ere izango da.
Neumaticos Uria enpresa familiarra ez ezik urteak daramatzate pneumatikoetan aditua eta erreferentea izaten Hernaniko eskualdean. Bezeroarekiko oso gertu sentitzen dira zerbitzu eta aholkuak ematen. Egiten dituzten zerbitzuen artean, pneumatikoen aldaketak, ziztaden azterketak eta konponketak edota pneumatikoen lerroketak nabarmentzen dira. Gainera, bateriak, aire-iragazkiak, olio-iragazkiak eta erregai-iragazkiak ere aldatzen dituzte.
Gomendio zein informazio interesgarria beraien instagram kontuan zein webgunean topatu dezakezue:

0 comentarios