Mundu mailan diharduen Couth Marking System © enpresa entzutetsuak Hernani Club Rugby Elkartearen babesle ofiziala izaten jarraituko du.
Hernanin kokatuta dagoen Couth Marking System © enrpesak urteak daramatza Hernani Club Rugby Elkartea babesten. Lehen taldearekin Ohorezko Mailatik hasi eta harrobiko proiektua sendotzen lagundu du klubak denboraldi hasieran ospatutako M18 Couth txapelketaren babesle nagusia izanez. Aurten, txapelketako hirugarren edizioa jokatu da Landare-Tokin.
Hori gutxi balitz, urte guzti hauetan lehen taldearen babeslea izaten jarraitu du eta 2023-2024 denboraldi honetan ere Couth enpresak Hernani Club Rugby Elkartean sinetsi du laguntza eta kolaborazio harreman horri jarraipena emateko.
Hernani Club Rugby Elkarteak bere aldetik, publikoki eskerttu nahi dio Couth enpresari urte guzti hauetan eskainitako laguntza eta denboraldi gogor honetan ere kluba babesteko erakutsitako prestutasunagatik.

0 comentarios