Bi garaipen denboraldia hasteko

2023, Oct 8

Hernani Club Rugby Elkarteak bi garaipen erdietsita hasi du denboraldia aste honetako atsedenaldiaren aurretik.

Etxeko estreinaldian Getxo Rugby Taldeari gutxigatik irabazi ondoren, Hernanik bikain egin ditu lanak Landaretik kanpo jokatutako lehen partidan. Aurreko denboraldiko partida gogorraren ostean, trikoloreek 9 eta 46ko emaitza ekarri dute Asturiasetik Real Oviedo talde menderatu ostean. Lehen zatian partidari bikain eutsi ondoren, bigarren zatian jarritako joko azkarrak, erasoko bonusa gehitu zion garaipenari.

Bi garaipen gogorrekin denboraldia hasi ondoren, astebeteko atsedena izango du orain Hernani Club Rugby Elkarteko lehen taldeak. Hilaren 22ko asteburuan, Uribealdearen bisita izango dute Landaren eta urria amaitzeko, La Unica errugbi taldearen aurkako partida izango da Iruñean.

Markagailua:

3-0. Min 5. Oviedoren aldeko zigor kolpea.

3-7. Min6. Xabi Lukasen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa.

6-7. Min 10. Oviedoren aldeko zigor kolpea.

6-10. Min 13. Beñat Arizetak gauzatutako zigor kolpea.

9-10. Min 33. Oviedoren aldeko zigor kolpea.

9-17. Min 40. Aimar Gorrotxategiren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa.

Atsedenaldia (9-17).

9-20. Min 51. Beñat Arizetak gauzatutako zigor kolpea.

9-25. Min 56. Jokin Olearen entsegua.

9-32. Min 59. Kepa Mijangosen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa.

9-39. Min 68. Joseba Diaz de Mendibilen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtikea.

9-46. Min 73. Kepa Mijangosen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa.

Amaiera (9-46).

Sailkapena:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak