Garaipen handia denboraldia hasteko

2023, Oct 2

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan.

2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da. Landare-Tokin jokatutako partidan etxeko taldea gutxigatik baina aurreko urtean Elite Multzoan aritu zen Getxo Rugby Taldeari gailendu zitzaion, 15-14. Lehen orduerdi bikain baten ondoren, 12-0 jarri ziren etxekoak Jokin Olea eta Unax Zuriarrain debutariaren entseguekin.

Bigarren zatian, berriz, emaitza eustea zailagoa izan zen. Getxok atsedenaldiaren aurretik lortu zuen entsegua eta bigarren zatian egindako beste batekin aurretik jarri ziren, 12-14. Ondoren, Beñat Arizetaren zigor kolpearekin hernaniarrak berriro ere hartu zuten aurrea eta azken hogei minutuetan defentsan egindako lan aparta nabarmendu behar da.

Gorputzari buelta emanteko betarik gabe, trikoloreek Oviedora egingo dute bidaia aste honetan. A taldeko beste klub handi baten aurka ari beharko dute oraingoan eta pasaden denboraldiko partida kontuan hartuz, berdindua bezain gogorra espero da. Partida, igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera jokatuko da El Naranco errugbi zelaian.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak