Alon Automotive Hernani M23

2023, Ago 9

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia

Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren urtez jarraian estatuko ligan diharduen 23 urtez azpiko taldeak Alon Automotive enpresaren laguntza izango du ligari ekiteko.

Trikoloreak hirugarren aldiz segidan parte hartuko dute gainontzeko estatuko harrobi handienen ligan azken bi denboraldietako lan ona berresteko asmotan. Denboraldi honetarako harrobitik igotzen diren jokalari askok izango dute aukera eta konfirmazio ofizialaren faltan, urrian hasiko dute denboraldia gipuzkoarrek.

Hernani Club Rugby Elkarteak harrobiko eta inguruko gazteekin duen proiektu horri aurre egiteko, Irunen kokatuta dagoen Alon Automotive enpresaren laguntza izango du. 2022-2023 denboraldian bezala, M23 taldearen izena estatuko ligan Alon Automotive Hernani izango da eta enpresaren irudia taldeko kamisetaren bularrean agertuko da.

Alon Automotive 2014ean sortutako familia-enpresa bat da, ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloan zerbitzu integrala ematea du helburu. Enpresa gisa dituen balioen barruan, kalitatezko produktuak eskaintzeko konpromisoa du, entrega-epe zorrotzarekin eta saldu ondorengo zerbitzu espezializatuarekin, bezeroen eskaerei erantzuteko.

https://www.alon-automotive.com/es/

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak