Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

2023, Ago 6

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko.

Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan aipatu genuen bezala, ORDIZIA RUGBY ELKARTEArekin eduki ditzakegun harreman guztiak etenda gelditzen dira.

Aipamen zehatzak:

4.1 eta 4.2 ataletan adierazten den bezala Ordiziak lehenik klubaren zuzendaritzari komunikatzen dio asmoa baina baita ere “Bere klubeko Zuzendaritzak ez balio jokalariari gure interesaren berri ematen, orduan hitz egingo genuke zuzenean jokalariarekin, gure interesaren berri izateko eskubidea duela uste baitugu” zehazten dute. Hortaz, ez dugu ulertzen lehen pausoak zein balioa duen bigarrenera pasatzea aurre ikusita badaukate.

4.3 puntuan “Jatorrizko taldearen egoera beti izango dugu kontutan, ez baitugu euskal talderik kaltetu nahi” diote.

Gure kasuan argi dago azterketan ez dutela asmatu, ezpaikaude jokalariak galtzeko egoeran. Berez, ez gara inoiz egon egoera horretan gehiengoak dakienez hein ia osoan etxeko jokalariekin aritzen baikara txapelketetan.

5.2 “Azken urteetan Hernanitik etorri dira jokalari batzuk Ordizia Rugby Elkartearekin jokatzera, bere kabuz eta eskubide osoz, kasu batzuetan Ordiziak tentatu gabe eta beste batzuetan berriz guk interesa agertuta” OREn jokatzeko eskaera pertsonala egin duen jokalari bakarra, guk dakigula behintzat XG izan da. Bai MP eta bai IG Ordizitik deituak izan ziren. Eta orain AE izan behar zuen deitua. Beraz iruditzen zaigu jokalari batzuk bere kabuz joan direla adieraztea ez dela zuzena.

Gainontzeko klubak argitu beharko lukete ea berain klubetik Ordiziara hurbildu diren jokalariak berain kabuz joan ote diren edo aurretik Ordiziatik deituak izan ote diren.

6. Gipuzkoako Talde Unifikatua osatzeko OREren planteamendua bai 2010ean hasitako bileretan eta bai egun eduki ditugun azkenetan, beti izan da ORE dela talde indartsuena, Ohorezko mailan dagoena eta bera izan behar duela proiektua kapitalizatu behar duena: Zuzendaritza aldetik, Joko Zelaiaren aldetik eta Jokalarien kudeaketaren aldetik ere.

Eta sareetan aipatzen ari diren afirmazio batzuk gezurtatuz, 2010.ean proiektuaren lehen pausuak eman zirenean, BERA BERA RT ohorezko mailan zegoen eta 2011.ean HERNANI CRE ohorezko mailan zegoen.

Edukitako azken bileran Ordizia Rugby Elkarteak aurkeztutako alternatiba atzera bota zen ez zuelako inondik ere bat egiten aurkeztutako proiektuarekin. Ordiziaren postura zilegizkoa izango da baina ez du batere laguntzen proiektuaren garapenean, oztopatu baizik.

Amaitzeko hasierakoari eusten diogu etsipenez, baina tinko.

HCREko Zuzendaritza Batzordea

Hernain, 2023ko abuztuaren 6a.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak