Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea

2023, Ago 4

Ohar honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu gaurtik aurrera eta horrela jarraituz gero, HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEAk harreman guztiak eten egingo dituela ORDIZIA RUGBY ELKARTEArekin, ez baikaude ados gainontzeko taldeen jokalariekiko praktikatzen ari diren politikarekin. Hau da, gainontzeko taldeetan nabarmentzen diren jokalariak kontratatzen, eta ondorioz jatorrizko klubentzat suposatzen duen izugarrizko jendarte galerarekin, gure kasuan adibidez baliabide ekonomikorik ez dauzkagunean kontra-eskaintza bat egiteko, jokalaria jatorrizko klubean gera dadin.

Ez da lehenengo aldia izan, eta ziurrenik ezer ez egitekotan egoerak horrela jarraituko du eta ez da azkena izango. Eta zoritxarrez ezin dugu egoera onartu.

Guzti honegatik, aurretik aipatu dugun moduan, gainontzeko taldeen jokalariekiko politika aldatu ezean, ORDIZIA RUGBY ELKARTEArekin eduki ditzakegun harreman guztiak etenda geldituko dira.

HCREko Zuzendaritza Batzordea

Hernanin, 2023ko abuztuaren 4ean

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

5 Comentarios

  1. Javier

    Ordizin partez,Baiona edo biarritz baldin badira .
    Joera berdina mantentzen duzue?
    Edo Madrid, Baezelona,Sebilla…….

    Responder
  2. Joxe Kurutz ELOSEGI ESTEBEZ

    Bai noski.
    Orain arte malguagoak izan gara gai honekin, batez ere jokalarien iniziatibatik heldu denean.
    Baina orokortzeko eta hedatzeko joera baten aurrean ikusten gara orain eta NAHIKOA DA esateko unea heldu dela iruditu zaigu. Are gehiago Ordiziarekin eduki genuen aurreko kasua eman ondoren, faborez halako gaiekin gehiagotan dei ez gaitzatela eskatu nienean.

    Responder
  3. Joseba

    Eta NAHIKOA DA zergatik ez dezute Baiona, Biarritz,SJL edo oraingo kasuan Burgosen aurka egiten? Orain Iker Aduriz fitxatu du eta seguraski ez direla ezta harremanetan jarri zuekin ala? Nik uste Ordizik ez duela fede txarrez jokatu Joxe, zuekin harremanetan jarri da eta ezetz esan dezun momentutik jokalariarekin ez da inungo momentuan harremanetan jarri. Orduan aukera badute zure taldeko jokalariek jokalari bezela obetzeko maila obean ze mezu ematen diezue? Ezin dutela? Edo bakarrik Ordizian ezin dutela? Azkeneko kasua Mikelena dela usten det eta berari etzenioten esan Ordizi Hernanikin kontaktatu zuela, orduan zeinek jokatzen du hemen gaizki?

    Responder
  4. Joxe Kurutz ELOSEGI ESTEBEZ

    Kaixo Joseba, esango nuke oso oker zabiltzala. Iker eta Xabi Baionatik deitu zituztenean Midi Olimpiquen bertan publikatu zen gure aserrea eta nahikoa sonatua izen zen, iparraldean nbehintzat. Orain Burgosetik deitu dutenean pentsatzen dut SJLOren transferra beharko zutela, Frantziako Federazioaren onespenarekin. Zoritxarrez ez da Hernanira itzuli ez.
    Eta Mikelen kasuan guztiz oker zabiltza berriz ere, nik neuk pertsonalki komunikatu bainion Ordizi bera fitxatzeko asmoekin deitu nindutela. eta IGri ere nik esan nion Ordizik deituko ziola.

    Responder
  5. Harkaitz

    Kaixo Joxe. Nik dakidala Kawa zendu eta gutxira jarri ziren zuekin harremanetan ordiziakoak. Zenbat denbora pasa zen MP ek dei horren berri jakin gabe? TP zuzendaritzan egonda.

    Responder

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...