2021eko edizio arrakastatsuaren ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak COUTH Industrial Marking Systems empresaren laguntzarekin M18 mailako Nazioarteko txapelketa antolatu du. Bigarren edizio hau, irailaren 10 eta 11ean jokatuko da Landaren, goizeko bi jardunaldietan.
2022ko txapelketan sei talde ariko dira nor baino nor bi taldetan banatuta. A taldea, Hernani CRE, Sant Cugat eta San Juan de Luz Olympique ariko dira. B taldan, berriz, Aviron Bayonnais, VRAC Quesos Entrepinares eta Temple Carrig School talde irlandarra. Larunbatean taldekako partidak jokatuko dira goizeko 10:00etatik aurrera eta igandean txapelketari amaiera emango dioten paritdak ere goizeko 10:00etan hasiko dira.
A TALDEA |
HERNANI CRE |
SANT CUGAT |
SJLO |
B TALDEA |
VRAC |
AVIRON BAYONNAIS |
TEMPLE CARRIG SCHOOL |
Hauek izango dira txapelketako partidak:
EGUNA | ORDUA | TALDEA | PARTIDA |
Larunbata 10 | 10:00 | A TALDEA | HERNANI CRE vs CR SANT CUGAT |
Larunbata 10 | 10:40 | B TALDEA | VRAC vs AVIRON BAYONNAIS |
Larunbata 10 | 11:20 | A TALDEA | SJLO vs CR SANT CUGAT |
Larunbata 10 | 12:00 | B TALDEA | AVIRON BAYONNAIS vs TEMPLE CARRIG SCHOOL |
Larunbata 10 | 12:40 | A TALDEA | HERNANI CRE vs SJLO |
Larunbata 10 | 13:20 | B TALDEA | VRAC vs TEMPLE CARRIG SCHOOL |
Igandea 11 | 10:00 | 5-6 postuak | |
Igandea 11 | 10:45 | 2-4 postuak | |
Igandea 11 | 12:15 | FINALA |
Hernani Club Rugby Elkarteak txapelketako 9 partidak ZUZENEAN emitituko ditu YouTubeko kanalean.
Lagunarteko partidak
Couth Txapelketako bigarren edizioa aprobetxatuz, Lehen Taldeak eta 16 urtez azpikoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte Landaren. Nagusienek Getxo RT talde indartsua hartuko dute Landaren larunbat arratsaldean 18:00etatik aurrera. Gazteenak, berriz, Temple Carrig School taldearen aurka ariko dira igandean goizeko 12:00etan. M23 taldeak berriz, ostiral arratsaldean jokatuko du lagunarteko partida Elorrion.

0 comentarios