Lehen taldeak badu egutegia

Ago 3, 2022 | Berriak | 0 Comentarios

2022/2023 denboraldiko egutegia argitaratu du Espainiako Errugbi Federazioak eta HCREak etxean hasiko du denboraldia La Unicaren aurka

Pasaden astean egin zuen Espainiako Errugbi Federazioak (FER) urrian hasiko den 2022/2023 denboraldiko egutegia zehazteko zozketa eta horren arabera, Hernani Club Rugby Elkarteak Landaren hasiko du liga txapelketa. Aurkaria igo berria den La Unica taldea izango da eta partida urriko lehen asteburuan izango da, urriak 2ko asteburuan hain zuzen.

Lehen hiru jardunaldietan talde gipuzkoarrak izango ditu aurrean Hernanik eta hurrengo lau jardunaldietan berriz, talde bizkaitarrak. Ondoren, Ourensera bidaia, Gaztedi, igo berria den Oviedoren bisita eta itzulia amaitzeko Santanderrera bidaia egin beharko du taldeak. Aurreko denboraldian bezala, lehen itzuliko hiru talde honenak gainontzeko bi taldeetako lehen hiru taldeekin elite taldea edota Ohorezko Mailara igotzeko taldean ariko dira bigarren fasean.

Honako hau da Hernanik lehen itzulian izango duen koadro osoa. Gainontzeko egutegia jardunaldi bakoitzeko partida guztiekin behean dagoen estekean dago.

Calendario-DHB-Masculina 2022/2023

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...