SJLO izan da II. Couth Txapelketako irabazlea

2022, Sep 12

Donibane Lohizuneko taldea izan da garaile errugbi maila oso altua ikusi dugun M18 mailako nazioarteko txapelketan

Pasa berri dugun asteburuan Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta II. Nazioarteko M18 Couth Txapelketa jokatu da Landare-Tokiko errugbi zelaian. Bigarren edizio honetan, Donibane Lohizune izan da garailea lehen edizioko Aviron Baionari finalean 14 eta 7 irabazi ondoren. 

Aurtengoan, sei taldeek parte artu dute eta errugbi maila oso altua ikusi da Hernanin. Trikoloreez gain, Sant Cugat, Valladolideko VRAC, finalistak izan diren Aviron Baiona, Donibane Lohizune eta Irlandako Temple Carrig School taldeak izan dira Landaren.

Etxekoek ezin izan dute garaipenik lortu baina igandeko partidan Irlandarrak oso gertu izan zituzten. Informazio gehigarria gure sare sozialetan aurkitu dezakezue.

Txapelketako partida guztiak YouTube bitartez zuzenean emititu ditu Hernani Club Rugby Elkartea. Gzutira asteburu osoan 7 ordu baina gehiagoko maila alturko errugbia. Partidak berriro ikusteko aukera dago YouTuben bertan.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...