Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa

2021, Ago 5

HCREk konpromezua hartu du Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa ezartzeko. Ohar honen bitartez aurreratzen dizuegu “PRINTZIPIOEN DEKLARAZIOA” izango dena. Aldi berean jakin ezazue 2021eko irailean, denboraldi berriaren hasierarekin martxan jarriko dugula Hernaniko Udaletxearen laguntzaz eta Hernani Club Rugby Elkartea osatzen dugun guztiok bete eta betearazi egin beharko dugula, esan bezala Elkartea osatzen duten esparru guztietan.

Ekimen honekin aurrera egiteko noski guztion laguntza eta konpromezua beharko dugu eta baita lantalde bat osatu ere, ekimenaren kudeaketa bermatuko duena. Beraz, lerro hauetatik lantalde honetan parte hartzera deitzen zaituztegu. Animatzen zaretenok ohar honi erantzun eta harremanetan jarriko gara.

Printzipioen deklarazioa


Kirolean ematen den sexu-jazarpena eta gehikeria sexu-indarkeria forma bat da, zeinaren bidez, duintasuna, osotasun fisiko eta morala eta sexu-askatasuna bezalako oinarrizko eskubideak urratzen diren. Nazioarteko atzorde Olinpiarraren arabera, aipatutako giza eskubideak besterenezinak dira. Kirolean ematen diren sexu-jazarpen eta abusuari buruz idatzitako Kontsentsuzko Aitorpenaren bidez kirola eremu seguru eta osasungarriagoan bihurtu nahi dute, eta, aldi berean, kirolarien osasuna eta babesa hobetu nahi da.

Horregatik guztiagatik, Hernani Club Rugby Elkartea osatzen dugun pertsonok, irmoki aitortzen dugu gure erakundean ez dugula sexu-jazarpen eta gehikeriarik onartuko. Are gehiago, emakume eta gizonen berdintasunaren gaineko araudian oinarrituta, eta kirolariek zein langile eta laguntzaile guztiek sexu-jazarpen eta gehikeriaz libre dagoen kirol-eremu batez disfrutatzeko duten eskubidea kontuan hartuta, honako konpromezuak hartu ditugu Protokolo honen bitartez:

  • Hernani Club Rugby Elkartearen jarduera eremuan ematen diren sexu-jazarpen eta abusuen prebentziorako metodo bat ezartzea.
  • Bermeak jartzea, Hernani Club Rugby Elkartearekin lotura duten pertsona guztiek Protokoloa ezagut dezaten.
  • Hernani Club Rugby Elkartearekin erlazioa duten pertsona, enpresa, erakunde eta instituzio guztiek auzi honetan gure konpromisoa ezagut dezaten ziurtatzea, eta kirolari zein langileen kontrako sexu-jazarpena eta abusua errotik kentzeko eta prebenitzeko neurriak har ditzaten.
  • Aurkeztutako erreklamazioak eta salaketak konpon daitezen, ahalik eta azkarren eta ahalik eta eraginkortasun handienarekin, eskura dituzten baliabide guztiak jartzea.
  • Sexu-jazarpena edo gehikeria pairatu duten biktimak edo salatu dituzten hirugarren pertsonak babesteko neurriak hartzea.
  • Hernani Club Rugby Elkartearen jarduera esparruan ematen diren sexujazarpenak edo abusuak prebenitzeko edota errotik kentzeko prestakuntza egokia ezartzea.
  • Azken finean, ongizatea eta osasun egokia edukitzeko Hernani Club Rugby Elkarteako kirolari, langile, zuzendari, mediku, fisioterapeuta, teknikari, epaile eta gainontzekoek burutzen dituzten kirol- jarduerak praktika egokietan oinarrituta garatzen saiatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Azken finean, ongizatea eta osasun egokia edukitzeko Hernani Club Rugby Elkarteako kirolari, langile, zuzendari, mediku, fisioterapetua, teknikari, epaile eta gainontzekoek burutzen dituzten kirol-jarduerak praktika egokietan oinarrituta garatzen saiatzeko konpromezua hartzen du.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...