CMO Valves eta Garaje Tolosa, babesle nagusiak

2021, Ago 10

  • CMO Valves eta Garaje Tolosa izango dira 2021-2022 denboraldian Hernani Club Rugby Elkartearen babesle nagusiak.

Hernani Club Rugby Elkarteak 2021-2022 denboraldia hasteko prestaketa lanei ekin dion honetan, denboraldirako babesle nagusiak aurkeztu nahi ditu. Tolosan kokatuta dagoen CMO Valves enpresa entzutetsua izango da hernaniarren babesle nagusi berria. Gainera, Ford markak Gipuzkoan duen kontzesionario ofizialak, Garaje Tolosa, ere lurralde historikoko taldea babestuko du datorren denboraldian.

Akordioak sinatzeko garaian, Joxe Gurutz Elosegi, Hernani Club Rugby Elkarteko lehendakaria oso eskertuta agertu da CMO Valves eta Garajes Tolosa enpresek hasieratik taldea babesteko eta harrobi zein inklusibitatean oinarritutako proiektua hazteko erakutsi duten laguntzagatik. Iker Diez CMO Valves eta Garaje Tolosako jabeak berriz, “balore handiko talde bat babestea oso pozgarria” dela argudiatu du.

CMO Valves balbula estandarrak eta bereziak diseinatu, fabrikatu eta doitzen dituek konpainia da. Bere fabrikazio maila zabalak aplikazio industrial ugari barne hartzea eta fluido mota guztiak kontrolatzea ahalbideratzen dio. 1993. urtean sortu zen eta balbulen diseinuan eta fabrikazio sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalak ditu. Esperientzia horrek ondo egindako lanaren asebetetzean lagundu dio konpainiari gaur egun dena izaten.

Egun, CMO Valves balbulen fabrikatzaile handienen artean kokatuta dago, merkatu nazionalean zein nazioartekoan. Enpresa tolosarrak langile gazte eta kualifikatuak ditu bere bezeroei zerbitzurik onena emateko helburuarekin beti ere.

Tolosako Iruñea etorbidean dagoen Ford markak Gipuzkoan duen kontzesionario ofizialak, Garaje Tolosak, ere Hernani CRE babestuko du. 1980 urtean ireki zen eta momentu honetan 600 metro baino gehiagoko esposizio berrian Forden era guztietako ibilgailuak aurkitu ditzazkegu. Gainera, plantilla gazte eta eraberritu batekin kontatzen du gaur egun.

CMO Valves y Garaje Tolosa, nuevos patrocinadores principales

Las empresas tolosarras CMO Valves y Garaje Tolosa patrocinarán al primer equipo de División de Honor B y apoyarán al Hernani Club Rugby en esta nueva temporada.

Hernani Club Rugby Elkartea ha comenzado a preparar la temporada 2021-2022 y en este inicio presenta a sus nuevos patrocinadores principales. La prestigiosa empresa CMO Valves, ubicada en Tolosa, será el nuevo patrocinador de los hernaniarras. Además, el concesionario oficial de Ford en Gipuzkoa, Garaje Tolosa, también apoyará al conjunto del territorio histórico en esta nueva temporada.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...