Martxan gaude!

2021, Ago 4

Hernani Club Rugby Elkarteko jokalariak dagoeneko hasi dira 2021-2022 denboraldi itxaropentsua prestatzen.

2021eko urrian zehar ekingo badiote Hernani Club Rugby Elkarteko taldeek 2021-2022 denboraldiko lehiaketa ofizialei, dagoeneko martxan dira senior gizonezkoen taldeak eta hurrengo asteetan ekingo diote gainontzeko taldeek ere prestaketa lanei. Bien bitartean, HCREko talde teknikoetan hainbat aldaketa egon dira eta ondorengo zerrendan ikus ditzakezue HCREk aurre-denboraldirako programatutako entrenamenduen egunak, ordutegiak eta talde bakoitzaren satff teknikoa:

· Senior A gizonezkoak: Uztailaren 20ean hasita astelehen, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 19:00etan (PATRICK POLIDORI, JAVIER ETXEBERRIA, ARKAITZ OTAÑO)
· Seniror M23: Uztailaren 20ean hasita astelehen, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 19:00etan (CRISTIAN AMORENA, EINAR ARRATIBEL, JAVIER SECO «BOLI»)
· Senior Neskak: Abuztuaren 16ean hasita astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 19:00etan (IGOR GENUA, IVAN ZAZPIAIN)

HCRE Akademia


· M18: Abuztuaren 16ean hasita astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 18:30etan (AITOR LUKAS, HARITZ MUÑOA)
· M16: Abuztuaren 16ean hasita astelehen, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 18:00etan (ASIER GAZTAÑAGA, GURUTZ SAN MIGUEL, JOXE ELOSEGI)
· INKLUSIBOA: Irailaren 1ean hasita asteazkenero arratsaldeko 18:00etan (JON INSAUSTI, ANDONI LIZEAGA)

HCRE Errugbi eskola


· M14: Irailaren 3an hasita astearte eta ostiraletan arratsaldeko 17:30etan (LANDER MEAZA, ORATS MOURIÑO)
· M12: Irailaren 3an hasita astearte eta ostiraletan arratsaldeko 17:30etan (BEÑAT IÑIGO, JAVI LARRAZA)
· M10: Irailaren 3an hasita ostiraletan arrasaldeko 17:30etan (GORKA SARASOLA, LUIS GUTIERREZ)


· AZERIZAHARRAK: Entrenatzen darraite abuztuko asteazkenetan ere, arratsaldeko 19:30etan

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCREren loteria.

HCREren loteria.

Eguberri on!! Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€. Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...