Hernani Club Rugby Elkartearen hizkuntza protokoloa

2021, Mar 12

Euskararen normalizaziorako bidean Hernaniko Errugbi Elkartean azken urteetan eman diren pausuak zerrendatzen ditugu jarraian:

2001eko martxoan 1999-2000 denboraldiaren hasieran zehaztutako lanen balorazioa egin zen, Dobera Euskara Elkartea eta Udaletxearekin Euskara Kalera ekimenaren barruan sinatutako akordioaren ondorioz, eta emaitza hauek eman ziren hastapenean:

– Taldearen izena euskaratu eta ofizialki erabiltzen hastea: HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEA.
– Karteletan erabiltzen den publizitatea euskaratzea eta gutxienez elebitan publikatzea.
– Hitz teknikoen zerrenda euskaratzea.
– 99/00 memoria euskaratzea.

Hortik aurrera euskararen normalizazioaren aldeko ekimen ugari eta ezberdinetan parte hartu du Clubak eta urte guzti hauetan beti ahalegindu gara euskarari garrantzia ematen taldean, bai entrenatzaileekin baita barneko idatzi zein landareko paisaian.

Gertuko adibide gisa, 2018/2019ko Euskaraldian klubeko lehendakariari, Juantxo Rodriguezi, euskaltegian izena eman eta euskaraz ikasten ari zela iritsi zitzaion erronkaren berri eta erronkari eustea erabaki zuen. Zenbait Jokalariek ere erronkan parte hartu zuten.

Gaur egungo egoera ,laburbilduz, zuzendaritza batzordean ele bitan hitz egiten da, baina euskaraz nagusiki.

Entrenatzaile guztiak euskaldunak dira seniorrena izan ezik.

Talde ezberdinetan jokalari eta entrenatzaileen hizkuntza ohituren arabera batzuetan gehiago erabiltzen dute eta besteetan gutxiago.

Gure sare sozial eta webgunean esan genezake %99a euskara hutsean dagoela adierazita, kanpotik konpartitzeko estekak izanik %ko kopuru horren murrizten dutenek.

HELBURU BERRIAK
– Indar gune eta ahuleziak identifikatzea.
– Batzorde ezberdinetan euskararen erabilera aztertu eta aurrerapausoak ematen jarraitzea.
– Entrenatzaileen egoera aztertzea eta dituzten oztopoetan laguntzea.
– Errugbi zaleen arteko euskal komunitatea ugaldu.
– Errugbi zaleen artean hiztegia zabaltzea .
– Landareko Hizkuntza irizpideak finkatu. (1. eranskina)
– Euskararen kudeaketarako eta erabilerarako protokoloa osatu. (2. eranskina)

 

LANDAREKO HIZKUNTZA IRIZPIDEEN PROTOKOLOA

Euskarak elkartean izan behar duen lekua jasotzen dute hizkuntza irizpideek. Hizkuntza irizpideak betetzea HCREko Zuzendaritza Batzordean erabaki eta onartu egin da 2021eko otsailaren 25.eko batzarrean.
Protokolo honek Euskararen erabilerarako Hizkuntza Irizpideak betetzen lagunduko digu, besteak beste:

• Euskarari dagokionez, jarraibide orokor batzuk izateko.

• Euskararen erabileran bide komun batean denok aurrera egiteko.

• Oinarrizko argibideak jasoko dira bertan, guztientzat baliagarriak.

• Euskara ere kudeatu egin behar da gainerako gaiak bezalaxe.

• Ezinbestekoa da euskarak ere bere egitura eta baliabideak izatea.

  • BARRUKO PROIEKZIOA:

1) Elkarteko agiriak euskaraz idatziko dira eta beharrezkoa ikusten bada gazteleraz aipamen bat egingo da.

2) Gurasoekin idatzizko harremana euskaraz ahal denean eta elebitan beharrezkoa denean.

3) Entrenamenduetako hizkuntza euskara izango da oinarrizko maila guztietan. Senior mutilen taldea eszepzio moduan hartuko da, daukan dibertsitatean oinarrituta baina taldea osatzen duten jokalariak bultzatzaile nagusiak izan beharko dute, onairriko mailen ispiliu baitira.

4) Azken irizpide honek entrenatzaileak aukeratzeko orduan euskara aintzat hartzera behartzen gaitu, eta esanda bezala oinarrizko mailen entrenatzaileen kasuan derrigorrezkoa izango da.

  • KANPOKO PROIEKZIOA

1) Kartel, logo, iragarki, web orrian eta sare sozialetan euskara izango da hizkuntza nagusia.

2) Euskadiko federazioarekin harremanak euskaraz izango dira.

3) Espainiako federaziora partiduen iragarpenak elebitan bidaliko dira. Komunikazio arrunta gazteleraz.

4) Komunikabideetan ahal den heinean elkarrizketak euskaraz izatea eskatuko da.

 

EUSKARAREN KUDEAKETA ETA ERABILERA

1. KANPOKO PROIEKZIOA

1. Hizkuntza paisaia eta irudia
1.1. Errotulazioa
1.2. Paper gauzak (gutun-azalak, idazpuruak, zozketarako boletoak…)
1.3. Argitalpenak, iragarkiak, kanpainak, prentsa oharrak
1.4. Kirol saioak: harrera, esatariak…
1.5. Kirol saioak: kartelak, esku orriak
1.6. Bestelako jendaurreko ekitaldiak (prentsaurrekoak…)
1.7. Webgunea eta sare sozialak

KIROLARIAK ETA GURASOAK

2.1. Komunikazio idatzia: jardunaldien deialdiak e-postaz, oharrak, whatsapp…
2.2. Izena emateko fitxak
2.3. Lehen hitza (telefonoz zein aurrez aurre)
2.4. Ahozko harremana (hizkera teknikoa)
2.5. Ahozko harremana entrenamenduetan
2.6. Bilerak kirolariekin eta gurasoekin

 

3. BARNEKO ERABILERA – LAN HIZKUNTZA

3. Barne komunikazioa eta lan-tresnak

3.1. Entrenatzaileen arteko hizkuntza
3.2. Federazioko barne idatziak (aginduak, zirkularrak, oharrak…)
3.3. Bilera deiak, bileretako gai-zerrenda, bilera-aktak
3.4. Estatutuak edo arautegia
3.5. Proiektuak, memoriak…
3.6. Zuzendaritza batzordeko bilerak
3.7. Bileran entrenatzaileekin

4. KANPO HARREMANAK

4.1. Udalarekin ahoz
4.2. Udalarekin idatziz
4.3. Foru Aldundiarekin ahoz
4.4. Foru Aldundiarekin idatziz
4.5. Eusko Jaurlaritzarekin ahoz
4.6. Eusko Jaurlaritzarekin idatziz
4.7. Beste euskal federazio edo klubekin ahoz
4.8. Beste euskal federazio edo klubekin idatziz
4.9. Hedabideekin

5. PERTSONEN KUDEAKETA
5.1. Entrenatzaile berriak bilatzerakoan, euskara kontuan izan.

6. FUNTZIONAMENDUA – KUDEAKETA SISTEMA
6.1. Hizkuntza irizpideak erabaki.

Elkarlana
– Udaletxeko euskara zerbitzua : aholkularitza, zerbitzu iraunkorra, itzulpenak, hizkuntz baliabideak, Planak eratzea, euskaltegia….
– Herriko beste kiroletako euskara batzordeekin…
– Kirola eta euskara Gipuzkoako Foru Aldundia.

 

Landaren euskararen erabilera sustatzeko dekalogoa (zortzikoa den hamarrekoa)

1. IZAN EREDU
Jendarteak ereduak kopiatzen dituzte. Beraz, eredu izan behar dugu .
2. LANDARE EUSKARA ERABILTZEKO GUNEA
Landare gune nahiko egokia da euskara erabiltzeko, baldintza egokiak ditu: ezagutza altua eta jarrera nahiko baikorra du jendeak.
3. ERABILI EDO SAIATU
Nork bere gaitasunaren arabera erabil dezake euskara. Ulertzen duenak besteoi euskaraz egitea oztopatu gabe, zerbait dakienak euskaraz erantzun errazak emanez…
4. LEHEN HITZA EUSKARAZ
Egunon! Agur! Zer moduz! batekin hasteak euskaldun bezala identifikatzen zaitu eta gure lehen irudia da garrantzitsuena.
5. GUZTION ESKU
Hizkuntzaren erabilera ekintza kolektiboa da beti. Adostasunera irits gaitezke gure solaskideekin.
6. JOERA ALDATU
Hauts ditzagun egoera hauek: 4 euskaldun+ erdaldun bat= gaztelaniaz. Edo are larriagoa dena 4 euskaldun= gaztelaniaz.
7. GOGOZ EKIN BIDEARI
Motibazioak, ezagutzak eta erabilerak elkar elikatzen dute. Euskara erabiltzen den lekuan ezagutza handitzen da eta ez dakitenek ikasteko motibazioa handitzen da. Baikortasuna, berriz, motorra da.
8. URRATSEZ URRATS
Bakoitzak bere egoera eta beharren arabera ikas dezake euskara. Ez dakiena ikasten has daiteke, gutxi dakienak erabilera eta ezagutza hobetu ditzake eta dakienak besteei lagundu diezaieke erabileran.

 

 

Erabilitako bibliografia:

– Marka eta erronka gida. Kirolean euskaraz. EUSKARABA

– Zurriola Ikastolako dekalogoa. Dekalogoaren esteka.

 

 

 

Hernani Club Rugby Elkartea
#BultzaHernani #BultzaEuskara #HCREEuskaraBatzordea

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...