Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

2024, May 28

Errugbian berdinak gara

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari jarraituz, zazpi klubek hartuko dute parte, sei taldetan antolatuta. Goizean Landare-Tokiko errugbi zelaietan jardungo dute eta arratsaldean, sentsibilizazio saioa izango da Hernaniko erdigunean. Ondoren, sari banaketa izango da elkarteak antolatzen duen XX. Garagardo Azokan.

Etxeko taldearekin batera, Valladolideko CR El Salvador, Valentziako Cullera El Clan, A Coruñako CRAT, Santiagoko Les Tuxeliers, ****eta Asturiaseko Asociación Llanerense de Rugby taldeak izango dira. Gainera, Arrasate RT taldea ere Landaren izango da. Topaketa goizeko 11:00etan abiatuko da orduerdiko partidak jokatuz.

Hernaniko Inklusibo Txapelketan talde guztiak izango dira garaile eta guztiek eramango dute garaikurra. Horretaz gain, talde batek eramango du Inklusibo sariaren txapela etxera. Talde bakoitzeko arduradunek eta epaileek bost parametro izango dituzte gainerako taldeak baloratzeko: partaidetza denborari dagokionez eta jokoari dagokionez, joko garbia, alaitasuna eta giro ona eta taldearen maila teknikoa.

HCREak antolatzen duen XX. Garagardo Azoka aprobetxatuz, txapelketako parte-hartzaile guztiek hirugarren denbora Atsegindegi plazan egingo dute. Ondoren, sentsibilizazio saioa burutuko da herri kirolen bidez, Ezkiaga Pasealekuan (Tilos) arratsaldeko 17:30etan.

Sentsibilizazio saio honek helburu bikotza izango du. Alde batetik, herriaren aurrean inklusibotasunari ikusgarritasuna ematea eta bestetik, txapelketako partaide guztiei tarte ludikoa eta sozializatzailea eskaintzea, gure kulturaren berri emanez. Taldeetako jokalariek kolore desberdinetako kamisetak jantziko dituzte eta ondoren talde guztietako jokalariak nahastu egingo dira koloreka.

Txingetan, lokotxetan, soka-tiran, harri jasotzen, ingudea altxatzen eta palan ariko dira Etxeberria Ikutza anai-arrebek gidatuta. Imanol prestatzailea da, Idoia harrijasotzailea (3 aldiz Euskadiko txapelduna eta emakume mailako markak dauzka, 163 kg eta 118 kg esku bakarraz) eta Gorka pentatloilaria (harria jasotzen 200 kg, Euskadiko ingude txapelduna 2019 eta 2020an eta pentatloian binakako 2022 txapelduna, Albitzuri Handia taxpaleketaren irabazlea…).

Ondoren, parte-hartzaile guztiak Atsegindegi Plazara itzuliko dira jai giroan, VI. Inklusibo Txapelketako sari banaketa egiteko. Euskal Errugbi Federazioko eta Hernaniko Udaleko ordezkariak izango dira garaikurrak banatzeko lanetan, eta, haiekin batera, Topaketaren edizio honetako amabitxia den Ainhoa Larrañaga abeslari eta aktore hernaniarra arduratuko da txapela ezartzeaz. Ekitaldiari amaiera Hernanin hain ezaguna den Azeri Dantzaren doinuaz emango zaio.

Amaieran, parte hartzaile guztiek batera edizio honetako leloa aldarrikatuko dute:

ITSASOA ANITZA DA IGERI DAKIENARENTZAT!   // EL MAR ES DIVERSO PARA QUIEN SABE NADAR

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Ohiko Batzar Orokorra

Ohiko Batzar Orokorra

-Eguna: 2024/07/13 -Lekua: Landare-toki, Giza Egoitza -Ordutegia:-10:00 Bertaratukoen izen hartzea-10:30 Bilera hasi ZERRENDAGAIA 1. SARRERA 2. 23-24 DENBORALDIAREN BALANTZEA Kirol batzordea...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...