Euritan eta hotzetan ere, bikain

2020, Dic 7

Hernani CRE eta CR Ferrolek atzeratutako partida jokatu zuten Landaren etxekoen aldeko garaipen argiarekin, 51-0

 

Hirugarrenean bada ere, Hernani Club Rugby Elkartea eta Club Rugby Ferrol taldeek lehen jardunaldiko atzeratutako partida jokatu zuten euriz eta hotzez beteriko partida batean. Galiziarrak gogotik saiatu baziren ere, lehen minututik azkenera etxeko taldea izan zen nagusi, markagailuak erakutsi zuen bezala. Honekin, Ohorezko B Mailako multzo eta talde guztiak lau partida jokatuta daude eta Hernani, A multzoko lehen sailkatua da une honetan. 

 

Partidaren hasiera hotza izan zen. Euriak ez zuen etenik egin Hernanin eta giro ilun horrek lanak zaildu zituen zelaian. 11. minutura arte ez zen goizeko lehen entsegua iritsi. Jokaldi nahasi batean eta Pello Perezek ostikoz baloia hegalera zabaldu ondoren, Igor Etxeberriak utzi zuen baloaia entsegu lerroan. Horrela, etxekoek konfiantza hartzen joan ziren, baloia hobeto mugituz eta aurreko partidetan bezala hegaleko jokalariei nagusitasuna emanez.

 

Atsedenaldira iritsi aurretik, hainbat jokalariren arteko liskarraren ondoren, zerbitzu medikuek Mikel Imaz ohatilean eraman zuten Gipuzkoako Poliklinikara. Bertan, sudurrean fraktura bat antzeman zioten eta ebakuntza gelatik pasa beharko du.

 

Bigarren zatian, galiziarrak fisikoki behera egin zuten eta Polidoriren mutilek errazago topatu zituzten harerioaren hutsuneak. Guztira sei entsegu lortu zituzten hernaniko jokalariek bigarren zatian eta aurreko astean bezala, gazte asko ikusi ziren berdegunean. Partida honetan hasieratik jokatu ez bazuten ere, gazte gehienek izan zituzten minutuak jarraikotasuna mantentzen segitzeko.

 

Liga txapelketak ez du etenik eta aste honetan, Uni Bilbo taldea izango da Landare bisitatzen. Ondoren, Hernanik Zarautz Kirol Elkarteari bisita egingo dio urtea amaitzeko.

 

 

Markagailua:

5-0 (Min 11): Igor Etxeberriaren entsegua (Hernani CRE)

12-0 (Min 22): Mikel Imazen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

17-0 (Min 34): Beñat Iradiren entsegua (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

24-0 (Min 43): Beñat Iradiren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

29-0 (Min 49): Kepa Mijangosen entsegua (Hernani CRE)

34-0 (Min 58): Mikel Bidegarayren entsegua (Hernani CRE)

39-0 (Min 62): Mikel Bidegarayren entsegua (Hernani CRE)

46-0 (Min 66): Eneko Garciaren entsegua eta Santi Muñozen jaurtiketa (Hernani CRE)

51-0 (Min 77): Asier Arronategiren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 51-00

 

SAILKAPENA

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...