Lehen garaipenetik gertu

Oct 28, 2019 | Berriak

Lehen taldeak ezin izan zuen garaipena lortu etxeko bigarren partidan eta sailkapeneko azken postuan jarri da.

Taldea, aurreko partidetan baino hobeto ekin zion norgeiagokari, baina ez zen nahikoa izan zazpigarren minutuan aurkarien lehen entsegua ekiditeko. Hori gutxi balitz, minutu gutxitan egin zuten bigarrena UBU-Colina Clinikekoek. Hernaniarrak gustura aurkitu ziren Landareko zelaian, baina sentsazio horiek jokaldi honekin amaitzea kosta izan zitzaien. Anartz Elosegiren jaurtiketa batek, markagailuan gerturatu ditu etxekoak, 3-10. Hala ere, gazte hernaniarrak beste aukera batean ez zuen asmatu eta taldeak atzera pausua eman zuen. Horrekin batera, gaztelarren entsegu eta kolpe batek atsedenaldia ekarri zuen Landaren, 3-20.

Bigarren zatian berriz, Polidoriren gizonak animoz gainezka zelairatu ziren eta pixkanaka partidan sartzen joan ziren. Baloia ondo mugituz eta hegalarien korrika saioekin, 17-20 gerturatu zen Hernani. Anartz Elosegi eta Erik Goñi izan ziren protagonistak eta horien jokaldi ederrekin taldea lehen aldiz aurreratu zen 68. minutuan, 24-23.

Azken hamar minutuak oso luzeak eta borrokatuak izan ziren, baina kanpotarren entsegu eta kolpe batek partida erabakita utzi zuen. Azkenean, 24 eta 30eko emaitzak hernaniren seigarren porrota ekarrri zuen eta horrekin batera sailkapeneko azken postua. Aste honetan, igandean eguerdiko 12:30etan zehazki, taldeak Alcobendas bixitatuko du.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...