07/06/2018 Jueves
XV. Hernaniko Garagardo azoka. Ekainak 7-8-9-10 Atsegindegin
kronika.eus
Garagardo Festari hasiera emango zaio gaur, Errugbi Inklusibo jardunaldiekin bat eginda
Gaur 19:00etan ireki, eta igandera arte, jan-edana eta musika ez dira faltako Garagardo Festan. Errugbi Inklusiboak ere izango du tokia; atzoko sentsibilizazio saioaren ondoren, tailerra egingo da Biterin gaur, 18:00etatik 20:00etara.
Urteroko planari heldu, eta bueltan da Hernani Errugbi Elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Gaur irekiko ditu ateak 19:00etan Atsegindegin, eta inaugurazio ekitaldia egingo da 20:00etan.

Jan-edana, eta musika
Igandera arte, ohi bezala, saltxitxa, ukondo eta antzekoak jan eta garagardo mota des–berdinak probatu ahal izango dira.
Sukaldea egunero 23:00ak arte irekiko da, baina azoka, gaur, 00:00ak arte egongo da irekita; bihar, 00:30ak arte. Larunbatean, berriz, 13:30etatik 15:30etara eta 19:30etatik 00:30etara, nahiz eta tartean, barra irekita egongo den, eta igandean, berdin, baina gaueko 23:30ak arte.
Musikari dagokionez, gaur Quiennes Band irlandar musika taldeak joko du, eta bihar, Bide Batez tritki taldeak; biak 22:00etan. Etzi, Rock Kam Broom taldea ibiliko da herrian zehar, 20:00etan, eta azokan gero, 22:00etan.
Errugbilari guztiek, txokoa
Jokalariek ere izango dute tokia, nola ez, urtero bezala, azokan. Batetik, bazkaria egingo dute igandean, klubeko laguntzaile eta gurasoekin.
Baina bestetik, larunbatean jokatuko den Errugbi Barneratzailea Txapelketako jokalariek azokan borobilduko dute eguna.