Lehen pausua eman nahi dugu

2021, Abr 23

Ohorezko Maila galdu eta urte betera, Hernani Club Rugby Elkarteak goi mailara itzultzeko bidea hasiko du igandean Valentziako El Rio zelaian. CAU Valenciaren aurkako partida, (apirilak 25, 12:00) igoera faseko final laurdenak izango dira eta naiz eta partida bakarrera jokatu aurkariaren zelaian, talde gipuzkoarra momentu oso onean da garaipena eta hurrengo kanporaketako txartela eskuratzeko. Polidoriren taldea, larunbata goizean egingo du bidaia arratsaldean zelaian bertan entrenatzeko asmoarekin.

 

Aste beteko atsedena bikain hartu dute Hernani Club Rugby Elkarteko jokalariek. Indarrak berritu eta denboraldiko momentu garrantzitsuenera punta puntan iristeko asmoarekin. Berritasunen artean Jose Luciano Abecia izango da nagusiena. Ordea, David Pelaz hernaniarra azken orduko baja izango da eta ez da expedizioarekin batera Valentziara joango.

 

Aste osoan zehar, klubak #GureaDa kanpaina jarri du martxan eta jarraipena emateko, bufandak ere balkoietara ateratzeko deialdia luzatu nahi da. Balkoietatik Valentziara indarrak iritsiko direla badaki taldeak. Azken egunetan, herriko zaleez gain, Euskal Herri osotik, herrialde katalanetatik edota Ipar Irlandatik iritsi dira animo mezuak. Zinez eskertzeko!

 

https://hernanirugby.eus/eu/product/hcre-bufanda/

 

Jokalari gehienak daude zita garrantzitsurako entrenatzailearen esku eta azken entrenamenduaren ondoren, hauek izango dira 24 jokalariz osatutako deialdia:

  • ENEKO NORIEGA
  • XABAT ERROIZENEA
  • ADRIAN SANCHEZ
  • EINAR ARRATIBEL
  • XABIER LUKAS
  • ASIER ARRONATEGI
  • BEÑAT IRADI
  • JOSE LUCIANO ABECIA
  • XABIER GARMENDIA
  • IÑAKI OTAEGI
  • KEPA MIJANGOS
  • MIKEL PEREZ
  • JON GALDEANO
  • FRANCO DI FILIPPO
  • SANTI MUÑOZ
  • IKER CARBAJO
  • PELLO PEREZ
  • AIMAR GORROTXATEGI
  • MATTIN COLLADO
  • ENEKO GARCIA
  • MIKEL BIDEGARAY
  • BEÑAT ARICETA
  • ANARTZ ELOSEGI
  • OIER LASKURAIN

 

Ohi bezala, partida zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Hona hemen esteka:

 

 

Harrobia estatu mailako kanporaketetan

 

Bien bitartean, Hernani Club Rugby Elkarteko 16 eta 18 urtez azpiko taldeak estatu mailako txapelketara joateko kanporaketak jokatuko dituzte larunbata honetan. Gazteenek, Gasteizera egingo dute bidaia goizeko 11:00etatik aurrera Gaztedi RT eta Uni Bilbao taldeekin batera triangular bat jokatzeko. Hurrengo astean, beste bat jokatuko dute talde berberen aurka eta hiru klubak kontuan harturiko sailkapena eginez, onena sailkatuko da estatu mailako txapelketarako.

 

18 urtez azpikoetan berriz, joan etorriko kanporaketa jokatuko dute Uni Bilabo Rugby taldearen aurka. Joanekoa Landaren bertan izango da larunbata honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Orain arteko partida guztiak nagusitasunarekin irabazi dituzte eta larunbatean ere hasiera batean faborito izango dira trikoloreak. Partida ezingo da zuzenean jarraitu baina hurrengo astean gure YouTubeko katera igoko dugu zaletu guztiek ikus dezaten.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...