Hernani Club Rugby Elkartea igoera fasean!

2021, Abr 15

Datorren apirilaren 25ean Hernani Club Rugby Elkartea estatu mailako Ohorezko Maila nagusira bueltatzeko igoera fasea hasiko du Valentzia hirian. Bertan, CAU Valencia taldearen aurka jokatuko du lehen kanporaketa, hots, igoera faseko final laurdenak. Irabaziz gero, talde gipuzkoarrak urrats handia emango luke baina beste bi pausura egongo litzakete igoera. Hala ere, finala galtzen duen taldeak promozioa jokatuko du Ohorezko Mailako azken aurreko taldearen aurka.

 

2020-2021 denboraldia oso zaila izaten ari da. Taldearen diru iturri nagusiak itxi diren urte honetan, Covid 19ak gastuak sortu ditu goi mailako konpetizioetan. Hori dela eta, talde trikoloreak bere abonatu, herritar zein zaletu orori babesa eskatu nahi die denboraldiko azken fase honetarako. Lehen bidaia, luzea bezain gogorra izango da. Jokalariak bikain iritsiko dira 16 partida on jokatu ondoren eta horietako bi bakarrik galduz, gainera igotzeko faboritoa den taldearen aurka azken minutuan galdu zuten Polidorirenek. Harrobiko jokalariek bikain hartu dute lehen taldean jokatzeko erronka eta igoera fasean ere zelaian irabazi nahi dute goi mailara bueltatzeko aukera.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak «#GureaDa» kanpaina jarri nahi du martxan denboraldiko fase honi begira. Gure laguntzaile zein jarraitzaileei dei egiten diegu taldeko bandera balkoi zein terrazetan kokatzeko, taldeari indarra emateko. Zoritxarrez, osasun egoera dela eta, ezingo da Valentziara joan hilabete amaieran eta hori dela eta, zuen etxeetatik eta zelaian nabarituko den indarra bidaltzea nahi dugu. Esandako banderak, jarraian uzten dugun irudiaren antzekoak dira eta Landareko bulezo zein dendan, ZINTZARRI, AIEKO eta LIZEAGA tabernetan eta ZALETU dendan daude salgai 5€tan.

 

 

Ondoren, Twitter, Facebook edota Instagram sare sozialetara igotzeko deia ere zabaldu nahi du taldeak, #GureaDa traola erabiliz eta taldeari etiketatuz. Egun, indarra bidaltzeko tresna aparta dira sare sozialak eta jokalari zein talde teknikoak nabarituko ditu indar guzti horiek.

 

Zuen publikazioen zai geratzen gara. Gogoratu, beti errespetuz zein zuhurtziaz, baina BULTZ!

 

 

 

#BultzaHernani #GureaDa 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...