7. postuan amaitu du Hernanik estatuko txapelketa aurkari guztien aurrean aurpegia eman eta lan aparta egin ondoren
Pasaden asteburuan Hernani Club Rugby Elkarteko M18 taldeak Espainiako Txapelketa jokatu zuen Valladoliden sailkapeneko 7. postua lortuz. B taldeko 3 partida oso gogor jokatu ondoren, puntu bakarrarekin laugarren gelditu ziren gipuzkoarrak.
Talde erabat gogorra tokatu zitzaion Hernaniri eta hori sailkapenean argi gelditu zen lehen hiru taldeek 9 punturekin berdindu baitzuten. Hernanik une oro aurpegia eman zuen eta naiz eta CRC Pozuelo eta Sant Cugat taldeen aurka maila altua eman eta partida horietako momentu askotan aurretik joan markagailuan, detaileek garaipenik gabe utzi zuten Hernani lehen fase horretan.
Igandeko bigarren partidan berriz, sailkapen orokorreko 7. eta 8. posturako partida jokatu zuen Hernanik. Bertan, 47-0 ko emaitzarekin garaitu zuten Ferroleko taldea uste baina errazago eta ondorioz, estatuko 7. talde onena bezala amaitu zuen txapelketa.
Txapelketako emaitzak, B Taldea:
HCRE 03 – 13 CR Malaga
HCRE 19 – 26 CRC Pozuelo
CR Sant Cugat 16 – 08 HCRE
7. eta 8. posturako partida
HCRE 47 – 00 CR Ferrol



Txapelketako argazki guztiak hurrengo estekean: