Lan handia estatuko M18 txapelketan

2022, May 2

7. postuan amaitu du Hernanik estatuko txapelketa aurkari guztien aurrean aurpegia eman eta lan aparta egin ondoren

Pasaden asteburuan Hernani Club Rugby Elkarteko M18 taldeak Espainiako Txapelketa jokatu zuen Valladoliden sailkapeneko 7. postua lortuz. B taldeko 3 partida oso gogor jokatu ondoren, puntu bakarrarekin laugarren gelditu ziren gipuzkoarrak.

Talde erabat gogorra tokatu zitzaion Hernaniri eta hori sailkapenean argi gelditu zen lehen hiru taldeek 9 punturekin berdindu baitzuten. Hernanik une oro aurpegia eman zuen eta naiz eta CRC Pozuelo eta Sant Cugat taldeen aurka maila altua eman eta partida horietako momentu askotan aurretik joan markagailuan, detaileek garaipenik gabe utzi zuten Hernani lehen fase horretan.

Igandeko bigarren partidan berriz, sailkapen orokorreko 7. eta 8. posturako partida jokatu zuen Hernanik. Bertan, 47-0 ko emaitzarekin garaitu zuten Ferroleko taldea uste baina errazago eta ondorioz, estatuko 7. talde onena bezala amaitu zuen txapelketa.

Txapelketako emaitzak, B Taldea:

HCRE 03 – 13 CR Malaga

HCRE 19 – 26 CRC Pozuelo

CR Sant Cugat 16 – 08 HCRE

7. eta 8. posturako partida

HCRE 47 – 00 CR Ferrol

Txapelketako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/pLZd6Rx1hyTLStzH9

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...