Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea

Ohar honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu gaurtik aurrera eta horrela jarraituz gero, HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEAk harreman guztiak eten egingo dituela ORDIZIA RUGBY ELKARTEArekin, ez baikaude ados gainontzeko taldeen jokalariekiko praktikatzen ari diren politikarekin. Hau da, gainontzeko taldeetan nabarmentzen diren jokalariak kontratatzen, eta ondorioz jatorrizko klubentzat suposatzen duen izugarrizko jendarte galerarekin, gure kasuan adibidez baliabide ekonomikorik ez dauzkagunean kontra-eskaintza bat egiteko, jokalaria jatorrizko klubean gera dadin.

Ez da lehenengo aldia izan, eta ziurrenik ezer ez egitekotan egoerak horrela jarraituko du eta ez da azkena izango. Eta zoritxarrez ezin dugu egoera onartu.

Guzti honegatik, aurretik aipatu dugun moduan, gainontzeko taldeen jokalariekiko politika aldatu ezean, ORDIZIA RUGBY ELKARTEArekin eduki ditzakegun harreman guztiak etenda geldituko dira.

HCREko Zuzendaritza Batzordea

Hernanin, 2023ko abuztuaren 4ean