Hernani Club Rugby Elkarteak KAPPA arropa etxearekin urtebeteko akordioa sinatu du 2021-2022 denboraldian taldearen hornitzaile tekniko eta babeslea izateko.
Irailean hasiko den denboraldian, Hernani Club Rugby Elkarteak diseinu berriak izango ditu jokoko kamisetetan eta kalerako izango diren arropetan ere. Diseinu berria hurrengo hilabetean aurkeztuko dugu zuzeneko bideo batean.
Hernaniko taldeak berak, hilabete hauetako negoziaketetan egondako giro ona eta Kappak taldearekiko eduki duen errespetua zein apostua eskertu nahi du. Asteburu honetan jokatuko den estatuko txapelketan, dagoeneko jokalari trikoloreek Kappa etxeko kaleko arropa erabiliko dute eta horiek berak, HCRE dendan egongo dira laster salgai. Jarraian, sinaduraren uneko zenbait argazki:
Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.