KAPPA izango da Hernani CREaren hornitzaile teknikoa

May 12, 2021 | Berriak | 0 Comentarios

Hernani Club Rugby Elkarteak KAPPA arropa etxearekin urtebeteko akordioa sinatu du 2021-2022 denboraldian taldearen hornitzaile tekniko eta babeslea izateko.

 

Irailean hasiko den denboraldian, Hernani Club Rugby Elkarteak diseinu berriak izango ditu jokoko kamisetetan eta kalerako izango diren arropetan ere. Diseinu berria hurrengo hilabetean aurkeztuko dugu zuzeneko bideo batean.

 

Hernaniko taldeak berak, hilabete hauetako negoziaketetan egondako giro ona eta Kappak taldearekiko eduki duen errespetua zein apostua eskertu nahi du. Asteburu honetan jokatuko den estatuko txapelketan, dagoeneko jokalari trikoloreek Kappa etxeko kaleko arropa erabiliko dute eta horiek berak, HCRE dendan egongo dira laster salgai. Jarraian, sinaduraren uneko zenbait argazki:

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Garaipen handia denboraldia hasteko

Garaipen handia denboraldia hasteko

Landare Tokira gerturatu ziren zale guztion indarrarekin 15 eta 14 irabazi zion Hernanik Getxori trikoloreen estreinekoan. 2023-2024 denboraldia 2. jardunaldian hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak atsedenaldiaren ondoren eta emaitza aldetik ona baina hobea izan da....

Alon Automotive Hernani M23

Alon Automotive Hernani M23

Irunen kokatuta dagoen ibilgailu industrialentzat ordezko piezen eta osagarrien arloko enpresa izango da bigarren urtez jarraian M23 taldearen babesle nagusia Hernani Club Rugby Elkartea 2023-20223 denboraldia hasteko prestaketa lanetan murgilduta dago eta bigarren...

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Komunikatu ofiziala: Ordizia Rugby Elkartea II

Inguruko jokalarien fitxaketei buruz ORDIZIA RUGBY ELKARTEAK kaleratutako erantzuna aztertu ondoren, ulertzen dugu talde goierritarrak ez duela inongo asmorik bere jarrera edo fitxaketa politika aldatzeko. Beraz, Hernani Club Rugby Elkartearen aurreko komunikatuan...