INDEPENDIENTE-HERNANI, KRONIKAINDEPENDIENTE-HERNANI, CRÓNICA

2015, Abr 12

2015/04/12 Igandea

INDEPENDIENTE-HERNANI, KRONIKA

Garaipenik ez, baina balio handiko erasoko bonusa eskuratu du gaur Hernanik Santanderren, are gehiago, aurkari zuzena den Vigo Ordiziatik esku hutsik irten dela jakinda. Itxaropenerako beste pausu bat, puntuagatik beragatik eta bigarren zatian egindako jokoagatik.
Maldan gora hasi da partidua hernaniarrentzat eta zigor handia jaso du lehen zatian. Atsedenaldirako, eskuratuta zuen etxeko taldeak erasoko bonusa eta 32 puntuko aldea. Oso konzentratuta zelairatu dira orlegiak, eta atzelari azkarren eta aurrelarien nagusitasunaz baliatu dira, Mariano Garciaren ostikoez gain, markagailuan zuloa egiteko.
Bigarren zatia hasi eta berehala, partiduaren norabidea aldatu duen jokaldi bat gertatu da, Tosdeschini kantabriarrren kapitainak txartel gorria ikusi bait du hernaniar jokalari bat lurrean kolpatzeagatik. Gizon bat gehiago zelaiean izatearen abantailari etekin atera dio Hernanik, gehiago San Roman bezalako zelai estuan eta are gehiago 10 minutuz santanderkoek beste gizon bat egotzita izan ostean (falta errepikakorrak tarteko). Bost entsegu egin ditu Hernanik bigarren zatian 31 puntu eginaz. Hernaniar entsegugileak : Insausti, Otaegi, Genua (birritan) eta Oier Garmendia.
Datorren astean, uhoaldeek hala behartuta Salvadorren aurka atzeratu zen partidua jolastuko dute hirukolorekoek Landaren. Partidu zail eta gogorra aurreikusten da, gaztelarrek beti izaten dutelako maila handiko taldea eta jokoan dutelako playoffetarako laugarren postua, etxean jokatzeko abantaila ematen duena. Baina aurreko urteetan ere Hernanik aurpegia eman eta partiduak polstikoratu zituen, eta zaleen bultzadaz zihur oraingoan ere horretarako borrroka egingo dutela.
Bultza Hernani!!
Fitxa Teknika

Estekak:
Bathco.tv BATHCO INDEPENDIENTE RC vs HERNANI CRE aurrez grabatuta
.eldiariomontanes.es/
diariosur.es
lasprovincias.es
kronika.eus
independienterugbyclub.eu

Jorge Diego ‘Pantera’ri minutuko-isilunea

12/04/2015 Domingo

INDEPENDIENTE-HERNANI, CRÓNICA


Sin victoria, pero valiosísimo punto bonus ofensivo el obtenido por el Hernani hoy en Santander, más si cabe, conociendo que el rival directo en la lucha por la permanencia, el Vigo, no ha obtenido ningún rédito de su visita a Ordizia. Otro paso más de esperanza, tanto por el punto, como por el juego realizado en la segunda mitad.
El partido ha empezado cuesta arriba para los hernaniarras que han recibido un severísimo castigo en la primera mitad. Para el descanso, los locales ya se habían hecho con el bonus ofensivo y una ventaja de 32 tantos. Los verdes han salido al campo muy enchufados y han hecho valer su dominio en delantera, así como la velocidad de sus alas y zaguero y las patadas del apertura Mariano Garcia, para abrir brecha en el marcador.
Nada más dar comienzo la segunda mitad, ha ocurrido una jugada que ha podido cambiar el rumbo del partido, al ser expulsado con tarjeta roja por golpear en el suelo a un jugador hernaniarra el capitán de los cántabros, Todeschini. El Hernani ha sabido sacar provecho de la superioridad numérica, más si cabe en un campo estrecho como el de san Román y más aun cuando esta superioridad ha aumentado durante diez minutos por las reiteraciones de falta de los locales. El Hernani ha posado el oval en cinco ocasiones tras la línea de ensayo, autores: Insausti, Otaegi, Genua (en dos ocasione) y Oier Garmendia.
La próxima semana, los tricolores disputarán en Landare el partido aplazado a causa de las inundaciones contra El Salvador. Se prevé un complicado y duro partido, ya que los pucelanos siempre cuentan con un equipo de gran nivel y además se juegan la cuarta plaza que otorga la ventaja del factor campo en los playoffs. Pero en los años precedentes el Hernani ha dado la cara y se ha hecho con la victoria y no hay duda que este año también, con el apoyo de su afición, volverá a luchar por conseguirlo.
Bultza Hernani!!

Ficha Tecnica
Enlaces:
Bathco.tv BATHCO INDEPENDIENTE RC vs HERNANI CRE diferido
.eldiariomontanes.es/
diariosur.es
lasprovincias.es
kronika.eus
independienterugbyclub.eu


minuto de silencio por Jorge Diego ‘Pantera’

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...