Inauterietan gerturatu Landarera

Igande honetan lehen taldeak 12:00etan jokatuko du 16. jardunaldiko partida Landaren.

Inauteriekin bete betean, Hernani Club Rugby Elkarteak ligako partida jokatuko du igande honetan Landaren. Kataluniako U. E. Santboiana talde indartsua hartuko du etxean talde gipuzkoarrak. Polidoriren gizonek, aurreko larunbateko partida ahaztu eta Ordiziaren aurkako bertsioa berreskuratu nahi dute etxeko lehen garaipena lortzeko.

Buruntzaldean inauteriak izaki, giro bikaina espero da igande eguerdirako. 12:00 etan hasiko da partida eta indarrak berotzen hasteko, goizeko 10:00 etan Atletico SS/Hernani CRE taldeko 23 urtez azpikoak ariko dira Landaren bertan. Ez galdu aukera, zuen zain egongo gara!