Hirugarrenez jarraian, M18 taldea estatuko txapelketan ariko da

Hernani Club Rugby Elkarteko 18 urtez azpiko taldeak Euskal Ligako fase erregularra lehen postuan amaitu du 18 partidetan 17 garaipen eskuratuz eta asteburu honetan estatuko txapelketako jokatuko du. Aurreko urtean bezala, Valladolideko Pepe Rojo zelaietan jokatuko da txapelketa larunbat eta igande honetan.

Hernanirekin batera CR Sant Cugat, CR El Salvador eta Alcobendas taldeak ariko dira B multzoan. Lehen bi taldeen aurka larunbatean ariko dira, kataluniarren aurka goizeko 10:50ean eta gaztelarren aurka arratsaldeko 14:10ean hurrenez hurren. Igande goizean berriz, madrildarrak izango dituzte aurkari goizeko 10:10ean. Partida guztiak zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Espainiako Errugbi Federazioaren orrialde ofizialaren bitartez.