Beteranoen Nazioarteko lehen topaketa

2023, Abr 25

Hernani Club Rugby Elkarteak Beteranoen Nazioarteko 1. Topaketa antolatu du apirilaren 29rako.

Hernani Club Rugby Elkartean betidanik izan da jokalari beteranoen presentzia eta tarteka jokatu izan dira partidak. Alabaina, orain dela 10 urte gaur egun Azeri Zaharrak izenez diharduen taldea finkatu zen. Horrela, urteurrena ospatzeko asmoarekin, herrialde ezberdinetako jokalari beteranoentzako topaketa antolatu da. Hau da, espazio lagunkoi berri bat eskaini nahi izan da, kiroltasun eta laguntasun balioak lehia eta ezberdintasun guztien gainetik jartzeko.

Etxeko taldearekin batera, Iruñeko La Unica RTko Sai Zaharrak eta Iruña RC Classiscs, Baionako Medikoak eta Archiball Côte Basque, Donostiako Bera-Bera Gurdizaharrak eta OPLA, Oviedoko Veteranos Asturias eta Durango RTko Sapuzaharrak taldeak ere Landaren izango dira. Guztira zelaian 160 jokalaritik gora elkartzea espero da.

Topaketa goizeko 11:00etan abiatuko da orduerdiko partidak jokatuz, arratsaldeko 17:00ak arte gutxi gorabehera. Partidak errugbi XVean jokatuko dira eta erabiliko den arautegia Egor-enaren araberakoa izango da (European Golden Oldies Rugby). Hona hemen partiden zerrenda:

Topaketak hiru egun hartuko ditu eta hainbat une bereizi izango ditu:

  • Ostiralean 19:30etan Hernaniko Udaletxean harrera egingo zaie etorritakoei. Ondoren herrigunea ezagutzeko eta azkenik elkarrezin zerbait hartzeko aukera izango da kaxkoko elkarte gastronomiko batean.
  • Larunbata izango da egun nagusia. Jarduera guztiak Landare Tokin egingo dira. Partida-sorta amaitu ondoren, garaikurren eta oroigarrien banaketata egingo da eta bertan Hernaniko alkatea, Xabier lertxundi Jn, eta Euskadiko Errugbi Federazioko Presidentea, Iñaki Rica Jn. izango dira. Hernaniko Beteranoen Nazioarteko 1. Topaketan talde guztiak izango dira garaile eta guztiek jasoko dute garaikurra eta ekitaldiaren oroigarria.
  • Jarraian hirugarren denbora izango da, hain garrantzitsua dena topaketaren helburu nagusia betetzeko: kirola egin ondoren elkartasun giroaz gozatzea. Jardunaldiaren amaiera ospakizun batekin emango zaio.
  • Topaketei agurra igandean emango zaie, inguruko sagardotegi batean egingo den bazkarian.

Eta, jakina, ekitaldi honekin irekiko den ildoari jarraipena emateko asmoa dago, aurrerantzean urtero egin litekeen topaketa bat finkatuz.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa

Errugbian berdinak gara Hernaniko VII. Errugbi Inklusibo Txapelketa Hernani Club Rugby Elkarteak VII. Inklusibo Txapelketa antolatu du datorren ekainaren 8rako. Azken edizioetako aurreko egiturari...

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

XX. Hernaniko Garagardo Azoka

Karmele Larraza eta Aitor Moriano azokako arduradunek XX. Garagardoaren azoka, Atsegindegi plazan, ekainaren 6, 7, 8 eta 9an. Programazioak hainbat jarduera ditu. Heineken garagardotegiak...