Hernaniko Kronikaren Jon Insaustiri elkarrisketaEntrevista a Jon Insausti en Hernaniko Kronika

2013, Oct 9

2013/10/09 Asteaskena

Hernaniko Kronikaren Jon Insaustiri elkarrisketa

JON INSAUSTI , PILIERRA
«Pilierrak bi partidu jokatzen ditu: taldearena, eta beste pilierraren kontrakoa»
Hamaika urte kanpoan egin ostean, Jon Insausti (Hernani, 1984) berriz Hernanin jokatzen ari da. CRC, Salvador edo Donibane Lohitzune bezalako taldeetan ibilia da, eta bere esperientzia guztia ekarri du Hernanira, entrenatzaile eta jokalari gisan.
2013/10/05 – Larunbata
Donibane Lohitzunen hiru urte egin dituzu. Zergatik erabaki duzu Hernanira bueltatzea?
Beti buruan izan dut Herna­nira bueltatzea, eta aurten tokatu da, hainbat arrazoirengatik. Iaz Hernaniren partidu ia denak ikusi nituen, lesionatuta egon nintzelako otsailera arte. Denboraldi bukaeran aurrelariak entrenatzen aritu nintzen, eta hor piztu zitzaidan sua. Horrez gain, kanpoan urte asko egin ditut, eta etxeko giroa behar nuen. Donibane Lohitzunen giro berezia topatu nuen hasieratik eta aldatu egin nahi nuen. Beste aukeraren bat ere izan arren, Hernanin geratzea erabaki nuen.

Espainian pilierrik onenen artean deklaratutakoa zara, zer eskainia badaukazu beraz, Hernaniri…
Talde gaztea dago hemen, eta esperientzia edo patxada eskaini ditzaket.

Zer hobetu haundia al du taldeak?
Proiekzio haundiko taldea da­go, baina momentu honetan esperientzia falta zaio. Otaño, Sarasola, Mitxel, Boli… esperientzia haundikoak zi­ren eta lehenengo lerrokoak, eta denek utzi dute. Hori an­tzematen da touchetan, meleko kolokazioan, erabakiak hartzeko garaian…

Gazte asko, baina maila haundikoak ezta?
Bai, halaxe da. Errespontsabi­li­tatea gazte xamar hartu behar izan dute, eta horretarako urteak behar dira. Erabaki onak hartzen ikasteko, erabaki asko hartu behar dira lehenengo. Bi edo hiru urte barru talde haundia izango du Hernanik.

Begiratu batean, pilierrak jasotzen eta ematen ditu zartako gehien. Baina benetan, zein da pilier baten lana?
Zaila da pilier bat nabar­men­­­tzea, egia esateko. As­kok esaten digute:?«zuk ez dezu ezer egiten!». Gure lana da taldearen oreka man­tentzea. Eror­tzera dijoan laguna babestu, eta taldeari lagun­tzea, zentzu guztietan. Esa­ten da, eta egia da, pilierrak bi partidu jokatzen dituela: taldearena, eta beste pilierraren kontrakoa.

Bildurrik sentitzen al duzu?
Pilierrak bildurra sumatzen badu, galduta dago.

Eta elkarri nola jartzen diozue errespetua?
Bakoitzak bere taktikak dauz­ka. Batzuk hitz egiten dute adibidez, besteek jo…

Eta zuk zer egiten duzu?
Esan dizut, bakoitzak bere taktikak dauz­ka (barreak).

Kankailu haundien kontra jokatzea tokatuko zitzaizun… Ze alde dago Frantziako ligatik Espainiakora?
Aurkari oso gogorrak tokatu zaizkit batean eta bestean. Alderik haundiena da Espai­niakoan barkatu egiten zaiola aurkariari, eta Frantzia­koan ez. Espainian bi, hiru edo lau txoke irabaziz gero, bosgarrenean lasaiago sartzen zara, eta ez da ezer gertatzen. Fran­tzian lasai sartzen bazara, aidean botako zaituzte.

Munduko pilierrik onena?
Steve Thompson. Ez zen pilierra soilik, orpokatzailea ere bazen, baina sekulakoa zen. Ez zuen gimnasioko gorputz hori; bazirudien tabernan zerbezak edaten egon zitekeela… kankailu bat zen, eta gogorra! Bere kontra jokatzea tokatu zitzaidan…

Steve Thompsonen kontra jokatu duzu?
Bai, Salvadorren jokatu nuen Europako Kopa eta Thomp­sonen kontra aritu nintzen bai. Oso oroitzapen ona daukat harena.

Hernanik oso gauza onak erakutsi ditu aurten. Nola ikusten duzu denboraldia?
Oso parekatua. Iruditzen zait azken unera arte borrokatu beharko dugula. Fisikoz besteak baino gutxiago gara, baina taktikaz eta baloia mugitzen oso talde ona gara. Ebitatu egin behar dugu bat baten kontrako jokua, bestearen gainetik pasa nahi izatea. Santboianari irabazi ge­nion, presio haundia egin, eta euren hutsegiteak aprobetxatu genituelako. Errematatze­ko oso jende ona daukagu.

Gernikari irabazterik bai?
Berez bai. Irabaztera atera behar dugu. Genua faltako da, adibidez, baina irabazi liteken partidua da, eta irabazi beharrekoa. Aurten etxeko partiduak irabazi egin behar dira, eta kanpotik punturen bat ekarri. Gernikak aurreko lerroan jarriko digu lehia; guk hor frenatu eta atzetik eraso behar diegu.

Minutuko isilunea egingo dute gaur partidu hasieran, Gipuzkoako errugbiaren alde lana haundia egin duen gizona hil baita: Jesus Castillo.

http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=37791&Act=0709/10/2013 Miércoles

Entrevista a Jon Insausti en Hernaniko Kronika

http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=37791&Act=07

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...