HERNANI – INDEPENDIENTE, KRONIKAHERNANI – INDEPENDIENTE, CRÓNICA

2014, Nov 16

2014/11/16 Igandea

HERNANI – INDEPENDIENTE, KRONIKA


Nahiz eta markagailuak bestelakorik pentsa arazi, gertu izan du Hernanik Lehen partidua irabazteko aukera, partidu oso berdindu batean. Ia ehuneko ehunean profesionala den talde bati begietara begiratu eta oso partidu serioa egin du Hernanik.
Oso arerio gogorra izan du aurrean gaur Hernanik, aurrelariak batez ere, profesionalak guztiak, eta hori nabarmen geratu da, uztartzeetan batez ere, non pisua eta entrenamendua agerian geratu diren. Harrobiko bi jokalari baino ez dituzte zelairatu kantabriarrek, bi hegalekoak hain zuzen ere. Partidua hasi eta segituan hamar puntuko aldea egiteko gai izan dira bisitariak, Genuak zigor kolpe bat gauzatuz laburtu duena. 23.minutuan Oier Garmendiak baloia ustu eta bakarko lasterraldian entsegu ederra egin du, Genuak gauzatu eta berdinketa ekarri duena. Berdinketa hori lehen zatiaren parte handi batean mantendu da, baina santanderrekoen joko zabaltzaile argentinarrak bi zigor kolper gauzatu ditu lehen zatiaren amaieran. Sei puntuko aldea hortaz atsedenaldian eta partidua erabat zabalik.
Bigarren zatian ordea harrapaladan irten dira orlegiak eta zenbaezinezko fase jarraipen baten ostean , Blancok baloia marraren beste aldean jarri du, aldea zabaldua. Ez dira horregatik hirukolorekoak kikildu eta gogor ekin diote entseguak bilatzeko lanari, tartean beste zigor kolpe bat gauzatu , baina beste entsegu bat ere jaso ondoren. 58. minutuan Zigor entsegua adierazi du epaileak , Genuak entsegu egiteko aukera garbia , aurkari batek zigor kolpez galerazi duenean. Partiduaren amaiera oso nahaspilatsua izan da, txartel gorriak tartean, bi taldeen entsegua bana (Genuak egin du etxekoena) eta Landareko armailetan inork ikusi ez duen avant bat egotzita epaileak ezeztaturiko Hernaniarren beste entsegu bat.
Berriro ere, lana serio egin, teorian oso gainetik behar lukeen arerio bati hortzak erakutsi, baina zortea aldeko ez eta esku hutsik hartu dute aldegeletarako bidea hernaniarrek.
Bultza Hernani!

HERNANI: I.Otxotorena, Otaño, Iradi, Perelli,J.Otxotorena,Gutierrez, Pelaz, M. Otxotorena, Zumalabe, P.Perez, Collado, I. Garmendia, Etxeberria, Genua, O.Gramendia. Ordezkoak: Erroizenea, M.Perez, Apaolaza, Otaegi, Elorza, Larretxea, Mujika, Orbegozo.

BATHCO: Sanz, Anaya, Alvarado, Harmatiuk,Urbaitis, Blanco, De Juan, Benavidez,Armental, Garcia, Cespedes, Tobal, del Punta, Peña, Martin. Ordezkoak: Bulacio, Sazatornil, Muntianu, Ansorena, Diaz, Mañero, Martinez.

Epailea: Aguirre Jauna,horia Cespedesi eta gorriak Cespedes eta Pelazi.
MARKAGAILUA: 6´0-5 Harmatiuk, 0-7 García; 10´ 0-10 García; 16´3-10 Genua; 23´ 8-10 O.Garmendia, 10-10 Genua; 37´ 10-13 García;40´ 10-16 García. Atsedenaldia 10-16. 43´ 10-21 Blanco, 10-23 García; 46´ 13-23 Genua; 54´ 13-28 Alvarado; 58´ 18-28 Zigor Entsegua, 20-28 Genua; 65´20-31 García; 75´ 20-36 Diaz, 20-38 García, 77´ 25-38 Genua, 27-38 Genua.

Estekak:
naiz.eus
naiz.eus
kronika.net
eitb.com

16/11/2014 Domingo

HERNANI – INDEPENDIENTE, CRÓNICA


A pesar de que el marcador pueda hacer pensar lo contrario, el Hernani ha tenido cerca el poder hacerse con su primera victoria, en un partido disputado e igualado. Ha sabido mirar a los ojos a un equipo casi 100% profesional, haciendo un partido muy serio.
El Hernani se ha enfrentado hoy a un rival muy fuerte, sobre todo en delantera, donde todos son profesionales, lo cual se ha evidenciado sobre todo en las melees, donde se ha notado el entrenamiento y el peso. Los cántabros tan solo han alineado a dos canteranos, concretamente los dos alas.
A los diez minutos de iniciarse el encuentro, los visitantes han obtenido una ventaja de diez puntos; distancia que reduciría Genua primero , mediante transformación de golpe y Oier Garmendia después, con un bello ensayo de carrera solitaria tras intercepción, que una vez transformado por Genua, traía el empate al marcador. La igualdad se ha mantenido en el resto de la primera mitad y se ha roto con dos transformaciones de golpe del apertura argentino visitante al filo del descanso. 10-16 en el descanso y el partido completamente abierto.
Los verdes han salido en tromba en la segunda mitad y Blanco posaba el balón tras la línea de marca, en una jugada en la que se han continuado un gran número de fases seguidas. esto no ha amilanado a los tricolores, que han continuado en la lucha a pesar de encajar un nuevo ensayo. En el cincuenta y ocho llegaría un ensayo de castigo favorable al Hernani, al impedir un contrario una clara ocasión de ensayo de Genua cometiendo golpe de castigo. El final del partido ha sido muy controvertido y en el mismo se han visto un ensayo para cada equipo, dos tarjetas rojas y un ensayo anulado al Hernani, por un (supuesto) avant muy protestado en la grada de Landare.
Una vez más, a pesar del serio trabajo y de haber enseñado los dientes a un rival teóricamente superior, la suerte no ha estado del lado de los hernaniarras y han tomado rumbo al vestuario con las manos vacías.
Bultza Hernani!

HERNANI: I.Otxotorena, Otaño, Iradi, Perelli,J.Otxotorena,Gutierrez, Pelaz, M. Otxotorena, Zumalabe, P.Perez, Collado, I. Garmendia, Etxeberria, Genua, O.Gramendia. Suplentes: Erroizenea, M.Perez, Apaolaza, Otaegi, Elorza, Larretxea, Mujika, Orbegozo.

BATHCO: Sanz, Anaya, Alvarado, Harmatiuk,Urbaitis, Blanco, De Juan, Benavidez,Armental, Garcia, Cespedes, Tobal, del Punta, Peña, Martin. Suplentes: Bulacio, Sazatornil, Muntianu, Ansorena, Diaz, Mañero, Martinez.

Arbitro: Señor Aguirre ,amarilla a Cespedes y rojas a Cespedes y Pelaz.
MARCADOR: 6´0-5 Harmatiuk, 0-7 García; 10´ 0-10 García; 16´3-10 Genua; 23´ 8-10 O.Garmendia, 10-10 Genua; 37´ 10-13 García;40´ 10-16 García. Atsedenaldia 10-16. 43´ 10-21 Blanco, 10-23 García; 46´ 13-23 Genua; 54´ 13-28 Alvarado; 58´ 18-28 Zigor Entsegua, 20-28 Genua; 65´20-31 García; 75´ 20-36 Diaz, 20-38 García, 77´ 25-38 Genua, 27-38 Genua.
Enlaces:
naiz.eus
naiz.eus
kronika.net

eitb.com

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...