2016/03/21 Astelehena
Hernani CRE-Getxo RT, Urumeako Kronikan
Azken hatsa falta izan zuen Hernanik
Ondo hasi ziren, bai Hernani eta bai Getxo; gogor erasoan, eta tinko defentsan. Ia partidu osoan zehar aurrea hartuta ibili ziren etxekoak, baina azken minutuetan indarrak galdu zituzten: 15-29.
HERNANI
2016/03/21 00:00 Astelehena
Norgehiagoka ikaragarria izan zen atzo Landaren. Tentsioa nabaria zen partiduaren hasierako minutuetatik. Bai Getxok eta bai Hernanik, puntuak behar zituzten. Bereziki, Hernanik, sailkapeneko azkenaurreko postuan baitago. Dena eman zuten zelaian, baina bukaeran, huts egin zieten indarrek, eta 15-29 galdu zuten.
Hasieran, aurretik
Aurretik jarri ziren hasieran hernaniarrak, eta erasoari eutsi zioten, gogor, atsedenaldira iritsi arte.
Pello Perezek lortu zituen aurreneko hiru puntuak 15garren minutuan, eta beste bost Ander Gutierrezek, 32garrenean egindako entsaioarekin. Erantzun egin zuen Getxok, eta entsaioa eta transformazioarekin, 8-7 iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta 8garren minutura, Getxok jo zuen erasora, baina tinko eusten zion oraindik, Hernaniko defentsak. Zigor kolpe bati esker, 8-10 aurreratu ziren getxoarrak, baina Pello Perezen entsaioarekin eta transformazioarekin erantzun zuen Hernanik, handik hiru minutura: 15-10.
Indarrak ahituta
Handik aurrera, ordea, indarrak ahituta geratu zen Hernani, eta partiduaren azken 20 minutuetan, erasoari ekin zioten getxoarrek; hiru entsaio eta bi transformaziorekin, 15-29 bukatu zen partidua.
Hurrengo partiduak are gogorragoak izatea espero da, baina Hernanik ez du etsiko.
Estekak:
ETB 4, partiduko bideoa
Urumeako Kronika
marca.com
naiz.eus
Hernani CRE-Getxo RT, en Urumeako Kronika
Al Hernani le faltó el último aliento.
Tanto Hernani como Getxo comenzaban el partido fuertes y con una buena defensa, los de casa fueron casi todo el partido por delante en el marcador, pero en los últimos minutos les fallaron las fuerzas:15-29
EL partido estuvo muy disputado en Landare, desde el primer minuto se apreciaba una gran tensión en el encuentro. Tanto Hernani como Getxo necesitaban de los puntos, sobretodo el Hernani que esta en la penultima posición, Los tricolores lo dieron todo en el campo, pero al final les faltaron fuerzas y perdieron 15-29.
Comenzaron por delante en el marcador y aguantaron el partido hasta el descanso. En el minuto 15 Pello Perez conseguia los 3 primeros puntos para el Hernani, y en el 32 Ander Gutierrez lograba 5 puntos mas. El Getxo respondía con un ensayo transformado al borde del descanso.
La segunda mitad comenzaba con un Getxo arrollador que el Hernani lograba contenerlo bién en defensa. Un golpe pasado por el Getxo adelantaba a los vizcainos en el marcador 8-10, pero Pello Perez lograba un ensayo transformado a los 3 minutos poniendo de nuevo por delante al Hernani, 15-10.
A partir de ahí , al Hernani se le agotaron las fuerzas y no pudieron frenar las acometidas del Getxo que conseguía tres ensayos y dos transformaciones, dejando el marcador final 15-29.
El próximo partido se espera que sea aún más duro, pero el Hernani irá a por todo.
Enlaces:
ETB 4, partiduko bideoa
Urumeako Kronika
marca.com
naiz.eus