2017/03/20 Astelehena
Hernani CRE – Gernika RT, Urumeako Kronikan
kronika.eus
Ohorezko Mailari eusteko, abantaila garrantzitsua Hernanik
39-26 irabazi zuen atzo Hernanik, Gernikaren aurkako euskal derbian. Aurrerapauso haundia eman dute, beraz, Ohorezko Mailan geratzeko.
HERNANI
2017/03/20 00:00 Astelehena
Ederki hasi zuen atzo Hernanik, kontrario zuzenen erronda, Gernikaren kontra. Beraien joko hoberena erakutsi zuten, eta horrela lortu zuten talde bizkaitarra 39-26 garaitzea.
Hasieratik, partidua hernaniarren esku
Bigarren minutuan eman zuten aurreneko sorpresa trikoloreek Landaren, Arratibelen entsaioarekin.
Hogeita batgarren minutuan Gernikak hori berdintzea lortu bazuen ere (5-5), hortik aurrera, norgehiagoka hernaniarren esku geratu zen, zalantzarik gabe. Izan ere, atsedenaren aurretik, beste bi entsaio ere egin zituzten, bata Colladoren eskutik, eta bestea, Genuak egindakoa. Eta biak transformatu zituen Elosegik (19-5), segidan.
Bigarren zatian, aldiz, pixka bat gehiago sufritu zuten trikoloreek, batez ere, Gernikako Pichler argentinarraren lanaren ondorioz. Baina ez zen oztopo izan, eta Garmendiaren azkeneko entsaioak, hernaniarren esku utzi zuen garaipena erabat (39-26).
Getxon jokatuko dute igandean, eguerdiko 12:30etan hasita.
Hurrengo zita, Getxon
Lau partidu besterik ez dira geratzen aurtengo denboraldiari bukaera emateko, eta derbitik derbira egingo dute datorren astean. Getxon jokatuko dute hernaniarrek, igandean, eguerdiko 12:30etan.
Norgehiagoka garrantzitsua da hau ere, Ohorezko Mailan mantentzeko, horregatik, animatzera joateko autobusa antolatu du klubak. 10:30etan aterako da Biteritik, eta joan nahi duenak Zintzarrin eman beharko du izena, 10 euroan.
Estekak:
kronika.eus
kronika.eus
naiz.eus
gernikarugby.com
noticiasdegipuzkoa.com
deia.com
mundodeportivo.com
Hernani-Gernika, argazkiak: Ainhoa Muriel
Hernani-Gernika, argazkiak: Nekane Galarza
eitb.eus

20/03/2017 Lunes

Enlaces: