Hernani CRE – Atletico SS taldearen aurkezpena, ostiralean Tilosetan

Denboraldi hasierarekin batera, ostiralean aurkeztuko ditugu gure taldeak herritarren aurrean arratsaldeko 19:00etatik aurrera tilosetan.

Urtero legez eta iraileko hilabetearekin batera, gure taldeen aurkezpena egingo dugu ostiral honetan herritarren aurrean, Tilosetako Kioskoan. Hernani CRE-Atletico SS taldeak 19:00etan aurkeztuko ditu denboraldi berrirako jokalariak. Gainera, aurkezpenean bertan 23 urtez azpiko taldea, emakumeen taldea eta 16 urtez azpiko taldeek parte hartuko dute. Azken hauek Iparraldean jokatuko dute liga Atletico SS eta Hendaiarekin batera lortutako akordio bati esker. Ekimen bikaina harrobiko jakalarien formakuntzarekin jarraitzeko.

Aurkezpenean, talde baikoitzeko 4-5 jokalarik parte hartuko dute eta amaitzeko, talde argazkia aterako da ekitaldian bertan parte hartutako guztietkin. Entrenatzaile, talde tekniko eta presidentearekin batera, noski.

Aurkezpenaren ondoren, eta Itxas-Buru eta Iparragirre sagardotegien kolaborazioari esker, bertako sagardoa dastatzeko aukera izango da Landareko Elkarteko pintxoez lagundurik.

Prebia ezin hobea giro eder batekin, larunbatean Landaren Cisneros taldeari aurre egiteko.

Hernanin itxarongo zaituztegu.